Palestinari behatzaile estatusa eman diote Hagako auzitegian

Erredakzioa -

2014ko abenduak 10

NZA Nazioarteko Zigor Auzitegiak behatzaile estatusa eman dio ofizialki Palestinari. Ez dute oraindik estatu moduan onartu, eta, beraz, ez du Israel salatzeko gaitasunik. Baina estatu propioa lortzeko bidean garaipen garrantzitsua da. Hori adierazi du Riyad Mansour Palestinak NBE Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadoreak. «Aurrerapausoa da palestinarren eskubideak errespetatuak izan daitezen; baita auzitegiko ateak Israelen okupazioaren erantzuleei irekitzeko ere, biktimen arimek atseden har dezaten».

Orain arte, NZAko bileretan «erakunde behatzaile» gisa parte hartu du Palestinak. Estatus berriak eskubide osoko kide bihurtzea erraztu behar lioke.

Hala eta guztiz ere, Tina Intelmann NZAko Estatu Parte Hartzaileen Batzarreko presidenteak Jerusalem Post egunkariari azaldu dioenez, ekintza sinbolikoa da, eta ez du eragingo batzarraren etorkizuneko erabakietan.

Palestina eskubide osoko kide bihurtuko balitz, Hagako auzitegiak ikertu ahal izango lituzke haren lurretan ustez gertaturiko gerra krimenak. Baina Israelek ez du sinatu Erromako Estatutua, eta, beraz, epaitua izateko NBEko Segurtasun Kontseiluaren ebazpena beharko luke.

Israelek gutxietsi egin du Palestina NZAko behatzaile bihurtzea. «Aldaketa tekniko-administratibo bat besterik ez da», azaldu dio Israelgo diplomazialari batek Efe agentziari.

Bestalde, AI Amnesty Internationalek Gazaren aurkako udako erasoari buruzko txosten bat kaleratu du. Erakundearentzat, ez da zalantza izpirik: Israelek gerra krimenak egin zituen, eta ikerketa bat abiatzea beharrezkoa da. 2.200 lagun baino gehiago hil zituzten, zibilak gehienak. Erasoaren azken lau egunetan —50 egun iraun zuen guztira—, solairu askoko eraikinak eraitsi zituen armadak. «Aurkitutako frogek erakusten dute eskala handiko suntsiketa deliberatuki eta arrazoi militarrak kontuan hartu gabe egin zutela».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Pilotazale batzuk maskararekin, uztailaren 4an Labriten. / ©Idoia Zabaleta, Foku

Maskara beti jartzera derrigortzea aztertzen ari da Nafarroako Osasun Departamentua

Berria

Gutxieneko distantzia mantenduta ere neurri hori ezartzea aztertzen ari da, azken agerraldien joera eteteko.

Iruñerko Nabarreria kalea asteon. ©Iñigo Uriz / FOKU

Iruñeko agerraldian 21 kasu atzeman dituzte

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Hego Euskal Herrian, guztira 64 positibo erregistratu dira azken orduetan. Eskoriatzan (Gipuzkoa) PCR proban positibo eman zuen gizonezko bat hilik aurkitu dute etxean.

 ©BERRIA

«Transmisio komunitario bat daukazunean, ezin da telefono bidez kudeatu»

Jon Ordoñez Garmendia

Epidemia betean harrapatu dute hauteskundeek Ordizia, eta kezkatuta dago Ezenarro. Arriskuaz ohartarazi arren, neurri bereziak hartuta egingo dituzte bihar. Erakundeen babesa eta mahai tekniko bat sumatu ditu faltan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna