Albistea entzun

DENA ETA EZTENA

Ahal bezainbeste ala

Iñigo Astiz -

2015eko azaroak 29

Oteiza ala Txillida. Atxaga ala Saizarbitoria. Arana ala Campion. Tabakalera ala Kortxoenea. Frantsesez esan behar balitz: Sartre ala Camus. Ziga ala Miner. Uztapide ala Xalbador. Juaristi ala Juaristi. Lertxundi ala Lete. Azkue ala Krutwig. Eskorbuto ala munduko gainontzeko talde guztiak. Argentinan egongo bagina: Cortazar ala Borges. Elizetxea ala Joxepa Antoni Aranberri. Hizkuntza batua ala izkuntza batua. Bereziartua ala Junkera. Mirande ala Laffite. Operarako moldaketarik eskatuz gero: Wagner ala Verdi. Alaitz eta Maider ala Maixa eta Ixiar. A Euskaltzaindia ala B Euskaltzaindia. Edo ingelesez esanda bestela: Stones ala Beatles. Eta gazteleraz eta sonetotan eskatuz gero: Gongora ala Quevedo. Etxarte ala Berri Txarrak. Zarama ala Hertzainak. Etxart ala Duhalde. Izagirre ala Silveira. Mendebaldearen eta ekialdearen talkari buruz zerbait esan behar balitz, ezinbestean, 2Pac ala Notorious B.I.G. Eta, azkenik, azken-azkena eta asteotan sare sozialak piztu dituena: Bizardunak ala Esne beltza. Eta zutabea alaz bete ahala, onartu behar, zintzo ala makur, baina alak baduela maiz motor izateko ahala.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gari, Josu Zabala, eta Luis Javier Saiz 'Txanpi'. ©Ibai Arrieta

Hertzainak taldeak BECen eta Gasteizen joko ditu azken bi kontzertuak, abenduaren 16an eta urtarrilean

Iñigo Astiz

Barakaldorako sarrerak urriaren 5ean jarriko dituzte salgai, nahiz eta Kutxabankeko bezeroek urriaren 4an izango duten aurresalmentan erosteko aukera. Arabako saioa «bilduagoa» izango dela iragarri dute oraingoz.

Abenduan bi urte egingo ditu itxita Plateruenak ©Aritz Loiola / Foku

Urtea amaitu aurretik ireki nahi dute Durangoko Plateruena

Berria

Udalak adierazi duenez, eredu publiko-komunitario bat mamitzen ari dira orain. Durangoko Azoka igaro ostean zabaldu nahi du.

Patti Smith, atzo, Donostiako Kursaalean. ©Jon Urbe / Foku

Patti Smithek kontzertu gogoangarria eman du Donostian

Mikel Lizarralde

Bere ibilbideko kantu ikonikoak jotzeaz gain, Bob Dylan, Neil Young eta Lou Reeden kantuak berreskuratu ditu.

Claudia Pages artista eta Clara Montero Tabakalerako kultur zuzendaria, Lau Pareta aretoan. ©GOTZON ARANBURU / FOKU

Gerundioaren buelta biolentoa

Itziar Ugarte Irizar

Claudia Pagesen 'Gerundi circular' bideo instalazioa jarri dute ikusgai Tabakaleran, urtarrilera arte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...