Albistea entzun

KRITIKA. Musika Garaikideko Zikloa

Zarataren musika

Arkaitz Mendoza -

2014ko abuztuak 27

Perkusioa: Miquel Bernat. Elektroakustika: Zuriñe F. Generabarrena. Pianoa: Stephane Ginsburgh. Lekua: Kursaaleko Erabilera Anitzeko aretoa. Eguna: abuztuak 25.

Maila handiko musikariak behar dira azkeneko musikak —ala zaratak?— interpretatzeko. Pianista belgikarrak ez zituen egundoko zailtasun teknikoak pairatu Felix Ibarrondoren Barca loca obraren interpretazioan. Suziri gutxirekin, eta atentzio osoa soinuaren garapenean jarriz, mi, fa eta sol noten inguruan bueltaka dabilen ostinato edo erritmo errepikakor baten hariari heldu zion. Aurretik, kontzertuko beste adiskideak, Miquel Bernat perkusio jotzaileak, Gabriel Erkorekaren Pyrite obra gozatu zuen marinban. Kolpe lehorrak eta hotzak berotasun deigarriz sustatu zituen, eta emanaldiaren gosegarri gustagarria bihurtu.

Musika garaikideko obra handi eta klasiko baten presentzia nahikoa izan zen aretoa jendez gainezka egoteko. Karlheinz Stockhausenen Kontakte obra 60ko hamarkadan idatzi zuten, baina gaurkotasun paregabea islatzen du entzundakoa eta entzun eta gero. Alberto Etxeberria musikagileak obratzar honen inguruan estreinakoz interpretatu zen Connections aurkeztu zuen, eta Stockhausen handiaren omenaldia txikitu. Lehen ondorioa garbia da: nahiz eta duela 50 urte eratutako musika izan, alemaniarrarena kalitate eta adierazpideak txundigarriak dira, eta Etxeberriarena motz geratu da. Gong pareen kanpaikadak, marinbak altzairuari egin sastadak, zintzarriak, biolinaren arkuaren urratzea eta elektronikaren bidez ezerezean geratu ziren zarata hotsak, Stockhausenek erabilitako material garbitik urrun sentitu ziren. Etxeberriak efektu gehiegi erabili izan nahi ditu, bi musikarien lana une batzuetan blokeatuz, zarata hots bat egin bezain laster; alboko instrumentua jo, eta, berriz ere, beste zerbaitetara. Patxada uneen falta sumatu zen, bai eta baliabide teknikoen sustatzean ere aurrerakoiagoa izatea ere. Duela mende erdiko zarata gaurko zarata bera da, noizean noiz denborak ez du aurrerapausorik ematen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iñaki Uriarte arkitektoa. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

HANDITZEA TXIKIZIOA DELAKOAN

Iñigo Astiz

EAEko Ingurumen eta Hirigintza fiskalak tramiterako onartu du Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko proiektua geldiarazteko eskaria. Iñaki Uriarte arkitektoa buru, herri mugimendu batek salatu du ustezko irregulartasun eta lege hauste «multzo bat» egon dela Norman Fosterren proposamenean eta hura onartzeko prozesuan.
Aldoux Huxley, 1930ean. ©DOROTHY WILDING / LONDRESKO NATIONAL PORTRAIT GALLERY

Hilketa politikoa: teorian eta praktikan

Gorka Arrese

Aldous Huxleyren 'Bai mundu berria' euskaraz argitaratu zela 50 urte dira. Beste bat da, ordea, idazle ingelesaren nobelarik konplexuena eta anbizio handikoena: 'Point Counter Point', intriga paraleloekin eta argumentuen kontrapuntuaz.

Gerlaren gizalegea

Irati Majuelo

Idazlea: Slavenka Drakulic. Itzultzailea: Amaia Apalauza. Argitaletxea: Txalaparta.

Ezohiko atsegina

Imanol Mercero

Idazlea eta ilustratzailea: Adrien Albert. Itzultzailea: Bego Montorio. Argitaletxea: Astiberri.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.