Albistea entzun

'Soldaduaren itzulera'

Erotzea baino zentzuzkoagorik

Iraitz Urkulo -

2015eko martxoak 15

Egilea: Rebecca West. Itzultzailea: Maialen Berasategi. Argitaletxeak: Erein eta Igela (Literatura Unibertsala).

EIZIEk bultzatutako Literatura Unibertsala bildumaren barnean, Erein eta Igela argitaletxeen lankidetzari eta Maialen Berasategi Catalanen itzulpen ederrari esker, Rebecca Westek 1918an idatzitako Soldaduaren itzulera eleberri laburra euskaraz gozatzeko aukera dugu jadanik.

Lehen Mundu Gerran zauriturik, Christopher Baldry soldadua etxera bidali dute. Baina, azken hamabost urteetako oroitzapen oro galduta, ez da bertan zain duen Kitty emazteaz oroitzen. Haren ordez, Margaret du buruan, gaztetan maite izandako klase apalagoko neska, orain ezkonduta dagoena. Istorioa Chrisen lehengusina Jennyk kontatzen du, gogoa erotasunaren eta egiazko zentzuaren arteko eremu labainkorrean kokaturik.

Kontaketa tradizionala da, xumea bezain dotorea. Ezustean topo egindako aurkako bi bizimoduren arteko kontrastean oinarrituta, zorroztasun osoz bi emakumeren arteko norgehiagoka isilaren berri ematen zaigu. Egoerak eragindako etxe barruko tragedia, errudunik gabekoa.

Gizarte moral estua, botere harreman zurrunak, klase bereizkeria... Pentsamolde zaharkituak, urrun xamar geratzen zaizkigun jokabideak, aspaldi gainditzea lortu genuen gizon- eta, batez ere, emakume-ereduak diruditen arren, gaurko begiekin irakurrita, eleberri honen eskutik gure gizartearen hain antzekoa eta, aldi berean, zeharo ezberdina den garai, leku eta giro batera bidaiatuko dugu. Hala, eritasuna ala erotasuna aitzakia gisa baliaturik, bada bertan ezarritako arauak irauli, hots, ordura arte ezagututako mundua hankaz gora ipini eta lehenago indarrean egondako legeak zalantzan jartzeko aukera. «Gauzen berezko ordenaren ankerkeriaz» ohartzekoa, alegia.

Diskurtsoa lasaitasun bitxi batek hartua da. Amaiera hurbildu ahala, oharkabean ia, apurka-apurka arinduz doan erritmo patxadatsuaren laguntzaz, obra honetan narrazioak ekintza urria gailentzen du. Jennyk, narratzaile gisa, iraganetik ekarritako oroitzapenek —protagonistaren gazte garaiko eta Kittyrekin ezkondu ondoko lehen urteetako horiek, hain zuzen—, haren gogoeta etengabeekin batera, narrazioaren denbora nabarmen luzatzen dute, aipatutako lasaitasun sentsazioa areagotuz.

Paradoxikoki, halako diskurtso batek pertsonaien baitako ekaitza iragartzeko dohaina ere badu. Ildo berean, istorioko protagonisten barne gogoaren eta horiek inguratzen dituen paisaiaren arteko harreman orain harmoniatsua, orain gatazkatsua antzeman daiteke. Izan ere, giza jarrerak ñabardura handiz islatuz, edota lekuak zein etxe barrukoak zorrozki jasoz, agerikoa da Rebecca West xehetasunera jo eta bertan galtzea maite zuen idazle bat zela. Irakurleon gozamenerako, bikain moldatzen da hitz potolo artean, deskribapen luze, korapilatsu eta adiera sakonekoetan atsegin hartuz.

Goraipatzekoa da, eta are mirestekoa ere, Maialen Berasategi Catalan itzultzailearen lana. Euskaratzen duen helduentzako lehen literatura obra izanik, Westen sintaxi bihurria erabateko dotoreziaz egokitu du, lexiko mailako aberastasun itzela gure hizkuntzara ekarriz. Tonu samurra erabilita, Kittyren larritasuna eta, oro har, Baldrytarren etxe barruko giro itogarria ezin hobeto transmititzen asmatu du. Euskal irakurleok berari zor dizkiogu, azken batean, eleberri honetako hamaika esaldi gogoangarri.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Irrintzi eta Jose Ibarrola Agustin Ibarrolak margotutako 'Gernka' koadroa atzean dutela ©Aritz Loiola/ Foku

Ibarrolaren 'Gernika' erakutsiko du Bilboko Arte Ederren Museoak

Iñigo Astiz

Agustin Ibarrolaren 'Gernika' koadroari eta haren testuinguruari buruzko erakusketa zabaldu du Bilboko Arte Ederren Museoak. Erakundeak 1980ko hamarkadan Picassoren 'Gernika' hartzeko aurkeztutako aurreproiektua ere jarri dute ikusgai

Victor Arrizabalaga eskultorea, Angurretan. / ©Monika del Valle, Foku

Harri zaharren erabilera berriak

Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza

   
Victor Arrizabalaga eskultoreak arte gune bihurtu du 1970eko hamarkadatik ustiatu gabeko Mañariko Angurreta harrobia. Arte garaikidearentzako leku bat izatea da helburua, baina ohiko kultur ekitaldiak ere hartuko ditu.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Paparra erakusteko moduan dago komikigintza»

Gorka Arrese

Marrazkilaria, gidoilaria eta editorea da Dani Fano (Donostia, 1968). 'Sasi artean Elgeta' albuma argitaratu du berriki, Ekaitz Agirre 'Garluk' margolariarekin eta Koldo Izagirre gidoilariarekin batera. Ikastolen Elkartearen 'Xabiroi' komiki aldizkaria gidatzen du 2005etik hona.
Amets Arzallus ofizio guztietan nabarmendu zen, atzo, Maulen. ©BOB EDME

Amets Arzallus, lehen finalista

Hodei Iruretagoiena

526 puntu eskuratuta, Xilabako finalera pasatu da Maulen jokatutako lehen finalerdian, ariketa guztietan beretik emanda. Maddi Ane Txoperenak egin du bigarren

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna