Albistea entzun

Izkinetan dago zuloa

Irribarria-Rezustak zaildu egin die bidea Elezkano II.a-Zabaletari. Urrutikoetxea-Imazek azken lekuan utzi dituzte Altuna III.a-Barriola
Irribarria pilotaren bila, Elezkano II.a ondoan duela, atzo Labriten.
Irribarria pilotaren bila, Elezkano II.a ondoan duela, atzo Labriten. IÑIGO URIZ / ARP

Aitor Manterola -

2017ko otsailak 12

Edozein partida eta edozein aurkari izaten da zitala txapelketa luzeetan. Baita ere berez jokoan ezer ez daukatenak sailkapenari begiratuta. Gertatzen dira erabakigarriak egoera horretan, eta galdetu bestela Elezkano II.a-Zabaleta eta Altuna III.a-Barriola bikoteei. Atzo Binakako Txapelketan gertatu zenak ondo erakusten du hori.

Liderrak zituzten parean Elezkano II.ak eta Zabaletak Labriten 11. jardunaldian, finalerdietara sailkatuak dauden Irribarria eta Rezusta. Jokoan ezer ez berez, eta aukera ona zen urdinentzat sailkapena bideratzen hasteko. Baina ligaxkako bikote onena gailendu egin zitzaien, eta zaildu egin diete bidea hurrengo koskara pasatzeko. Ez zitzaien asko falta izan Elezkano II.a-Zabaletari garaipena lortzeko, hemezortzi tantora iritsi zirelako, baina azkenean, alerik gabe joan behar etxera.

Emaitza estu samarra izanagatik, ia beti atzetik joan ziren galtzaileak, hasieran izan ezik. Berdinketak ere izan ziren, azkenekoa 18nakoa, baina Irribarriak bere nagusitasuna azaldu zuen. Hamalau tanto egin zituen aurrelariak. Elezkanok hamar egin zituen, baina aldea atzean egon zen: Rezustak bakarra eman zuen, eta Zabaletak bost.

Eguneko beste partidan, aukera ona zeukaten Altuna III.a-Barriolak bolada ezin txarragoa iraultzeko, parean Urrutikoetxea-Imaz azken sailkatuak izanda. Baina Markina-Xemeinen ere, jokoan gutxiena zuen bikoa garaile izan zen, nahiz eta oraindik aukera batzuk bai izan sailkatzeko. Urrutikoetxearen jarduna izan zen erabakigarria, eta azkeneko tantuak erakusten du hori ondoen. 21na ziren, galtzaileek 19-13koa berdintzeko gai izan eta gero. Urrutikoetxeak erabaki zuen lehia, arrisku handiak hartuz. Atzo ere puntu alerik gabe bukatuta, lehen zaila zutena are gehiago zaildu zaie Altuna III-Barriolari. Azkenak dira orain.

Gaur itxiko da jardunaldia

Azken-laugarrengo jardunaldiari gaur emango diote akabera Tafallan (Nafarroa). Victor-Albisuk aurre egin beharko diete Ezkurdia-Merino II.ari. Bigarren dira aurrenekoak, eta aukera daukate pauso erabakigarria izan daitekeena emateko finalerdietarantz. Ezkurdiak eta Merino II.ak galduko balute, aldiz, asko zailduko litzaieke aurrera jarraitzea, lau garaipen baino ez baitituzte.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Orioko arraunlariak iazko Gipuzkoako Txapelketa irabazi ondorengo ospakizunean. ©JON URBE / FOKU

Lehen helburuak jokoan

Beñat Mujika Telleria

Neguko sufrimenduak ahaztu, eta igandean hasiko dituzte arraunlariek traineruen urteko lehen txapelketa ofizialak. Zarautzen jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa. Iazko garaipenak errepikatzen saiatuko dira Orio eta Hondarribia.
 ©JON URBE / FOKU

«Pena daukat Bidasoarekin tituluren bat irabazi ez izanaz»

Julen Etxeberria

Julen Aginagaldek bihar jokatuko du azken partida erretiroa hartu aurretik, 40 urterekin, eta punta-puntan 24 urtez aritu eta gero. Kirol ibilbide luze eta oparoa egin du; irabaz daitekeen ia dena irabazi du: «harro» dago egindakoaz.
Iraia Iturregi. ©JUANJO MARTIN / EFE
Jokin Altuna, pilota batekin jolasean, Aitor Elordi aukeraketa hastear zegoen unean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Xehetasun txikietan dago txapela

Imanol Magro Eizmendi

Altuna III.ak eta Elordik antzeko pilotak hautatu dituzte finalerako. Jaurlaritzak dopin kontrola egin die finalistei. 215 sarrera gelditzen dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Aitor Manterola

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...