Albistea entzun

Jardunaldia

'8 euskal baserri', ate irekiko jardunaldia

Berria -

2014ko uztailak 2

Euskal Nekazarien Batasuna nekazaritza sindikatuak (ENBA) 8 euskal baserri izeneko jardunaldia antolatu du biharko Gipuzkoako zortzi baserritan. Bisitariek aukera izango dute baserriak bisitatzeko eta nola funtzionatzen duten ikusteko. Jardunaldian parte hartuko duten zortzi baserriak Irun, Astigarraga, Oñati, Azpeitia, Getaria, Oiartzun, Beizama eta Urnieta herrietakoak dira.

'8 euskal baserri' jardunaldia

Bihar, 11:00etatik 13:00era, Gipuzkoako zortzi baserritan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / @FOKU

«Musikan dena dut egiteko»

Gorka Erostarbe Leunda

Pandemiak apenas utzi dion 'Rueda' azken lana behar bezala aurkezten; Bilboko Euskeria abesbatzaz lagunduta kontzertua emango du etzi, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.
Haurrak lurperatzen zituzten eremuaren indusketa, Begoñako hilerrian. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Autopsia hilerri bati

Jakes Goikoetxea

Begoñako hilerria kendu eta parke bat egingo dute Bilbon. Aurretik, ordea, bertako hezurrak ateratzen, aztertzen eta sailkatzen ari da Aranzadi zientzia elkartea. Hilerriko gainerako elementuak ere aztertzen ari da. 'Begoñako Argia' izena du proiektuak.
 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Kritika egingo dugu, tokikotik globalera»

Urtzi Urkizu

Bilboko Seriesland jaialdian 'Zikings' animaziozko websailaren lehen atala proiektatu dute. Abenduan sarean izango dira ikusgai aurreneko bost atalak. Proiektua «monetizatu» egin nahiko lukete.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.