Albistea entzun

Europa, akuilu gisa

Europako Ligan etxeko lanak arin eta fin egin izanak emandako bultzada baliatu nahi du Athleticek gaur Vallecasen irabazteko
Athleticeko jokalariak, Lezaman, entrenamendua amaitu berritan.
Athleticeko jokalariak, Lezaman, entrenamendua amaitu berritan. MIGUEL TOÑA / EFE

Julen Etxeberria -

2015eko azaroak 29

Joan zen ostegunean Augsburgen (Alemania) irabazi izanak mesede egingo dio Athletici. Batetik, Europako Ligako final-hamaseirenetarako multzoko buru gisa sailkatuta, aukera izango du hurrengo ia hiru hilabeteetan Espainiako Ligan eta Kopan buru-belarri aritzeko. Bestetik, Europako pozak duela astebete Granadan (Espainia) jasotako kolpea arintzeko balioko dio talde zuri-gorriari.

Ernesto Valverdek, behintzat, ez du ahaztu ligako azken partidan gertatutakoa. «Granadan galdutako hiru puntuak berreskuratu nahi ditugu Vallecasen», aitortu zuen atzo. Horretarako, argi dago egin beharrekoa, aurreko hilabete eta erdi pasatxoan egindako jokoaren makuluei berriz heltzea: sendotasuna atzean, zentzua zelai erdian, eta eraginkortasuna erasoan.

Gaur Rayori aurre egiteko, Granadan aritutako hamaikako ia bera zelairatuko du ziurrenik Valverdek. Beraz, Alemaniako hasierako taldearen aldean, dozena erdi aldaketa egingo ditu. Atean, Iraizoz ariko da Herrerinen ordez; defentsan, De Marcos eta Etxeita, Boveda eta Gurpegiren ordez; euskarrian, Beñat, Ricoren ordez; eta zelai erdian, Williams eta Raul Garcia, Sabin Merino eta Erasoren ordez.

Granadako hamaikako bera izanagatik, entrenatzaileak espero du itxura oso bestelakoa izatea. Gaur irabazteak, gainera, aukera emango lioke talde zuri-gorriari sailkapenean jauzia emateko. Horretarako, ordea, ondo lan egin beharko dute, Rayo arerio deserosoa baita, eta are gehiago etxean. Horren adibide da irabazi egin dituela Vallecasen jokatu dituen azken bi partidak, Espanyol (3-0) eta Granadaren aurka (2-1).

RAYO VALLECANO-ATHLETIC

Rayo Vallecano. Juan Carlos; Tito, Ze Castro, Llorente, Nacho; Raul Baena, Trashorras; Ebert, Jozabed, Pablo Hernandez; eta Javi Guerra.

Athletic. Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balentziaga; San

Jose, Beñat; Williams, Raul Garcia, Susaeta; eta Aduriz.

Epailea. Hernandez Hernandez.

Lekua. Vallecas (14.708 ikusle).

Ordua. 18:15 (C+Liga).

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jon Pacheco, Aritz Elustondo zoriontzen, hark Realaren bigarren gola sartu ondoren. ©DUMITRU DORU / EFE

Xeriff ere, girgilurik jarri ezinda

Jon Ander De la Hoz

Realak irabazi egin ditu Europa ligan jokatutako partida guztiak; azkena, Moldavian. Eskura du sailkatzea. Silvak eta Aritzek sartu dituzte golak
Moi Gomez, baloiarekin, Rayoren aurkako partidan. Aimar Oroz ageri da hari begira. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Aldaera berri bat gehitu du

Iñaki Berastegi

Jagoba Arrasate joko landuaren alde egiten ari da. Moi Gomez eta Aimar funtsezkoak izan dira estilo berria txertatzeko. Osasunak Valentzia hartuko du gaur gauean Sadarren.
 ©BERRIA

Pizgarri eta aukera

Julen Etxeberria

Danel Elezkano eta Iñaki Artola elkarren aurka ariko dira gaur Villabona-Amasan, lau eta erdikoaren final-zortzirenetan. Biek esan dute «nahi baino partida gutxiago» jokatu dituztela udan, baina «esperientziak» lagundu diela egoerara egokitzen.
Aritz Elustondo eta Jon Pacheco, beasaindarraren gola ospatzen. ©DUMITRU DORU / EFE.

Xeriff ere, girgilurik jarri ezinda

Jon Ander De la Hoz

Realak irabazi egin ditu Europa ligan jokatutako partida guztiak, Moldavian gailenduta. Eskura du multzoen fasea gainditzea, Silvak eta Aritzek egindako golei esker.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.