Albistea entzun

AEBetako hauteskundeak. ANALISIA

Etxe Zuritik, txeke zuria arrazakeriari

Samara Velte -

2016ko azaroak 10

Trump showman-a ezagutu dugu, baina ez oraindik Trump politikaria. Zaila da aurrez esatea bere promes zalapartatsuetatik zeintzuk sartuko dituen indarrean; besteak beste, Kongresuarekin negoziatu beharko duelako, eta errepublikano guztiak ere ez direlako berdinak. Batzuek aukera gisa ere ikusi dute Trump ?bere zuzentasun falta guztiarekin? sistemaren muinean sartzea, horrek lurrikara eragin dezakeelako establishment herdoildu eta zurrunean. Zaila da lurrikara baten ostean hobeto geratu den leku bat irudikatzea, baina agian egongo da.

Nolanahi ere, Trumpek egin dezakeena edo ezin dezakeena baino kezkagarriagoa da epe laburrean nor hauspotuko duen. Haren espantu xenofobo eta misoginoek bozgorailu bat daukate orain Etxe Zurian, eta horrek legitimazioa topatzen laguntzen die. Ikusi besterik ez dago nortzuk izan diren poztu diren lehenak: Fronte Nazionala, UKIP, Ku Klux Klaneko buru ohia...

AEBetako nazionalismo zuria indartuz joan da azken urteotan ?neurri batean, Obamarekiko erreakzioz?. Trumpek atzerritar aurpegia jarri dio etsaiari, eta gizon zuria ahalguztiduna dela eszenifikatu du. Zilegitasun berri bat eman die irainei eta bazterkeriari: presidenteak ere lasai esan baldin badezake etorkinak gaizkileak direla eta emakumeak nahieran erabil daitezkeela, zergatik ezin dute gauza bera egin herritar arruntek?

Indarkeria orok du justifikatzen duen diskurtso bat oinarrian, eta AEBetan paperik gabe bizi direnek, emakumeek, trans-ek... kezkatzeko arrazoi handiak dauzkate. Ez Trumpek egingo dienagatik ?soilik?, albokoek egin diezaieketenagatik baizik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Rano Raraku sumendiaren magalean dauden moaiak kiskali ditu suak. ©Rapa Nuiko Udala

Moai eskultura erraldoiak kaltetu ditu suak Pazko Uhartean

Edu Latzanguren

«Moaiak erabat kiskalita daude», adierazi dute adituek. Suak erosioa eragin die, kristalizatu eta apurtu duelako haien kanpoko geruza. Dozenaka daude kaltetuta.

Ales Bialiatski ©ANDERS WIKLUND / EFE

Ales Bialiatskik, Errusiako Memorial erakundeak eta Ukrainako Askatasun Zibilen Zentroak jaso dute Bakearen Nobel saria

Mikel O. Iribar

«Giza eskubideen alde aritzeagatik eta boterearen gehiegikerien aurka egindako ahalegin bereziagatik» saritu ditu Osloko Nobel Institutuak.

50 zentimoko txanpon berria, Charles III.aren aurpegiarekin. ©TOM HARRISON / EFE

Commonwealtharen etorkizuna jomugan

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Erresuma Batuko Elizabeth II.aren heriotzak Commonwealtha aldatu du. Charles III.a hamabost herrialdetako erregea da, eta horietako lauk errepublika bihurtzeko prozesua abiatu dute. Jamaikak, Antigua eta Barbudak, Saint Vincent eta Grenadinek eta Belizek«independentzia osoa» lortu nahi dute.

 ©ROSALEA HAMILTON

«Jamaikan arrasto handia utzi du iragan kolonialak»

M. Elkoroberezibar Beloki

Aberastasunaren banaketa desorekatua Jamaikaren iragan kolonialaren ondorio da, Hamiltonen ustez. Errepublikaren eta demokrazia zuzenaren aldekoa da abokatua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...