Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kultura Seattleko grungearen ikonoetako bat

Publizitatea

Kultura

HILBERRIA. Chris Cornell

Seattleko grungearen ikonoetako bat

 
VALERIE KUYPERS / EFE

2017-05-19 / Gorka Erostarbe

Nirvana, Pearl Jam, Alice in Chains, Mudhoney, Green River eta beste hainbatekin batera 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990eko hamarkadaren hasieran Seattlen (AEB) bizi izandako grunge musikaren eztandaren kide nabarmena izan zen Soundgarden. Talde hartako kantaria zen Chris Cornell. Asteazken gauean hil zen Detroiten, 52 urte zituela, eta, hain zuzen ere, Soundgarden taldearekin biran zela. Briam Bumbery musikariaren ordezkariak CNN kateari adierazi zionez, kantariaren heriotza «bat-batekoa eta ustekabekoa» izan zen. Heriotza ikertzen ari den mediku forentseak bere buruaz beste egin zuela baieztatu zuen, atzo. Suizidioa da hipotesi nagusia.

Hard-rockaren eta rock alternatiboaren esparruak uztartuz sona erdietsi zuen Chris Cornellek Soundgardenen abeslari modura, 1984an taldea sortu zenez geroztik. Screaming Life (1987) eta Fopp (1988) ep-en atzetik iraupen luzeko bost disko atera zituzten 1996ra bitartean. Ultramega OK (1988), Louder than Love (1989), Badmotorfinger (1991), Superunknown (1994) eta Down on the Upside (1996). Atsedenaldi luze baten ondoren, 2012an kaleratu zuten King Animal. Badmotorfinger eta bereziki SuperunknownBlack Hole Sun eta Spoonman kantuek oihartzun zabala izan zuten— izan ziren taldearen diskorik goraipatuenak.

Soundgarden 1997an banandu zen, eta 2001ean Cornellek Audioslave taldea sortu zuen Rage Against the Machineko beste hiru kiderekin batera. Gainera, Temple of the Dog taldeko kantaria ere bazen. James Bonden sagako Casino Royale filmeko (2006) kantu nagusia Cornellek abestu zuen.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak