Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea JARRAIBIDEAK

Publizitatea

Gizartea

JARRAIBIDEAK

 
Iaz ele bitan jarritako kartel bat. Euskaltzaindiak <em>Iruñea</em> du arauan jasoa.
Iaz ele bitan jarritako kartel bat. Euskaltzaindiak Iruñea du arauan jasoa. BERRIA

2017-04-21 / Berria

Herriguneen izenak erabiltzeko jarraibideak zehaztuko ditu Nafarroako Gobernuak dekretuaren bidez. Honako hauek dira zirriborroan txertatutako puntu nagusiak:

Legezkotasuna. Bi eratakoak izan daitezke herriguneen izen ofizialak: bakarrak edo elebidunak. Biak dira legezko.

Erabilera irizpideak. Izen ofizialak erabiltzean nola aritu, irizpideak bateratzea nahi du Nafarroako Gobernuak. Batetik, euskarri bakarreko jardunetan —zigiluak, logotipoak...—, bi izen ofizialak erabiltzea ezarriko du, ordena honetan: eremu euskaldunean, lehenik euskarazkoa idatziko da, eta gero erdarazkoa; eremu mistoan eta ez-euskaldunean, lehenik erdarazkoa. Bestetik, jarduna hizkuntza batean soilik egiten denean, gisa honetan: gaztelaniaz idatzia bada, gaztelaniazko izen ofiziala, baina euskarazkoa ere jartzeko aukerarekin, «hori zabaltzeko»; euskaraz idatzitakoetan, euskarazko izen ofiziala erabiliko dute —ez du aipatu erdarazkoa erabiltzeko aukera—.

Izenak ofizial bihurtzea. Herrigune bati euskarazko izen ofiziala gehitzeko irizpideak zein diren zehaztuko dute. Euskararen Legea ez dute aipatu, baizik eta Toki Administrazioaren Legea; haren arabera, udalak egin beharko du eskaria, Euskaltzaindiaren txostenarekin, eta Euskarabideak ere egin beharko du; gobernuak hartuko du gero erabakia.

Izenak «normalizatu». Ofizialak ez diren euskarazko izenak erabiltzeko aukera bermatuko du gobernuak; «normalizatu» egingo du erabilera. Gobernuak eta haren erakundeek egindako euskarazko «testu eta argitalpenetan» Euskaltzaindiak emandako izenak erabiliko dituzte, nahiz eta ofizialak ez izan. Orain ere hala egiten dute jardun batzuetan —aldizkari ofizialean, adibidez—, baina lege babesik gabe. Dekretuarekin, babesa izango du.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak