Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

19. Korrika

Putzu sakonetako bidegileak

Harrera beroa izan du 19. Korrikak Nafarroako Erriberan; jendetza elkartu da Tuteran eta Tafallan.

Hunkituta hartu dute lekukoa Argia ikastolako bi ikaslek.

Nafarroan jarraituko du gaur ere
Ribaforadara lehen aldiz heldu zen Korrika; irudian, hara iristen, urez betetako soro artean.
Ribaforadara lehen aldiz heldu zen Korrika; irudian, hara iristen, urez betetako soro artean. I. URIZ / ARP

Hodei Iruretagoiena, Berriemaile berezia -

2015eko martxoak 27 - Tutera

«Euskara putzu sakon eta ilun bat zen». Neurri batean, hala da oraindik Nafarroako Erriberan. Hegoalderantz, Euskal Herriaren ertzera egin du 19. Korrikak zortzigarren egunean. Bazterrekoak dira hango euskaldunak, beren herrian: eremu ez-euskalduneko euskahaldunak. Cabanillas, Ribaforada, Ablitas, Tutera, Tafalla... Zenbait lekutatik inoiz pasatu gabea zen Korrika, eta ilusioz hartu zuten haren lekukoa.

Eguzkiak berotu zituen lasterkariak atzo, haizeak jo arren aldamenetik. Nekazarien soroak urpean zeuden oraindik, uholdeek putzu bihurtuta. Goizez, Cabanillas aldean zihoan lekukoa, Nafarroako banderak lagunduta sarri. «Erriberan, euskaraz; Nafarroan, euskaraz; Euskal Herrian, euskaraz», etengabeko oihua. Tuterako suhiltzaileek egin zituzten kilometro luze batzuk, amaigabeak ziruditen bideetan barrena.

Ablitasko lurretan sartuta, Errigorako kideek hartu zuten lekukoa bi kilometrotan. Dozena bat lagun baziren: nekazariak eta bestelakoak, beren olio eta barazkiak karteletan harro erakutsiz. «Fresko» zebilen oraindik Natxi Aranburu, lasterka hasi aurretik: «Bi zutabe elkartuz sortu zen ideia: euskarari ez ezik, inguruko nekazariei ere laguntza emateko». Arnasestuka ere, euskarari puzka Errigorakoak, bertako produktuekin, bertako euskalgintza sustatzen jarraitzeko.

Cascante herrira iritsita, gogor ekin zioten bideari inguruko haurrek. Haien atzetik, irakasle eta guraso ugari, animoak ematen. Ahal zuten beste korrika egin zuten Sasoian elkarteko erretiratuek ere, Iruñerritik autobusean etorrita. Handik aurrerago segituta, Aragoiko bandera bat Tuterako sarreran. Aragoieraren defentsarako elkarteek ere bat egin nahi izan zuten Korrikarekin. «Bi herri, bi hizkuntza gara, elkarren ondoan gaudenak, eta ia ez dugu elkarren berri».

Ikasleen «ilusioa»

Jendetza elkartu zen Tuteran. Argia ikastolako ikasleak goizetik aritu ziren beroketa lanetan, Porrotx pailazoa eta Su Ta Gar musika taldeko Aitor Gorosabel lagun hartuta. «Ilusio handia» egiten die Korrika beren ingurura etortzeak, Maider Ansotegi irakaslearen hitzetan. «Euskarak ikastolarako bakarrik balio diela iruditzen zaie. Askotan sentitzen dute bakarrik daudela». 203 ikasle ditu Tuterako ikastolak, eta Iratik eta Sofiak eraman zuten atzo haien lekukoa. Hunkituta zeuden; ia inoiz ez bezala, euskaraz ari ziren beren herrian, eskolatik kanpo. Kazetariekin izan arren. Ehunka lagunek jarraitu zieten. Minutu batzuetan behintzat, ez ziren bakarrik sentitu. Garai iluna dute Tuterako ikastolan: egoera ekonomiko larrian daude, ikasleei nahi adinako zerbitzurik eman ezinik. 16 urtera arte soilik jarrai dezakete euskaraz ikasten; gero, Iruñera edo Gipuzkoara joan behar izaten dute. «Pozik handiena da, ikasle ohiak berriz ikustean, unibertsitatean euskaraz ari direla esatea».

Ia bihurgunerik gabeko errepideetatik iparralderantz jarraituta, Tafallan ere harrera beroa izan zuen Korrikak. Tartean, Aitziber Sarasola zena ere oroitu zuten, urte luzez AEKn irakasle aritua. Gauez, Pirinio alderantz jarraitu zuen lekukoak, Errigora, Maider, Irati, Sofia... atzean utzita. Korrika egin eta indarrak hartuta, putzu bazterretatik bidea egiten jarraitzea dute xede gaurtik aurrera ere: Nafarroako Erribera euskahalduntzeko bidea.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Alemaniako Grevenbroich hiriko parke eolikoa, eta, atzean, ikatzezko zentrala, duela gutxiko irudi batean. ©SASCHA STEINBACH / EFE

PLANETAREN MUGEKIN TALKAN

Iñaki Petxarroman

50 urte dira Hazkundearen Mugak txostena kaleratu zutela. Ekonomia ulertzeko beste modu bat ezarri zuen, eta zientzian oinarritutako sistema batekin erakutsi zuen hazkunde etengabeak etorkizunean eragin zitzakeen arazoak. Gaur egun, begi bistan daude arazo horietako batzuk, hala nola klima krisia eta bioaniztasunaren galera.
 ©BERRIA

«Gure aztarna ekologikoak egungoaren hamarren bat izan behar du»

Iñaki Petxarroman

Kontsumoa eta ekoizpena apaltzea eta espiraleko ekonomia martxan jartzea beste biderik ez du ikusten Antonio Valerok.
Jainkosaz aldatzeko prest al gaude?
Indarkeria matxistaren kontrako protesta bat Gasteizen, artxiboko irudi batean. ©Jaizki Fontaneda, FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.