Albistea entzun

ANALISIA

Eta lesbianak, zer?

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2015eko maiatzak 17

Marisol Touraine Frantziako Osasun ministroak odola emateko eskubidea eman nahi die homosexualei, eta orain arte ezin zutela oroitzeak hautsak harrotu ditu. 1983an ezarri zuten debekua: hiesaz kutsatzeko «prebentzio neurri» gisa ukatu zieten homosexual eta bisexualei odola ematea. Horrela argudiatu zuten: probak egin arren, lehenbiziko egunetan eritasuna ezkutuan dagoela, eta homosexualen artean kutsatze anitz zegoenez, debekatzea hobe.

Baztertzailea da neurria, desira aukera hutsagatik debekatzen baitiete homosexualei odola ematea, «arrisku praktikak» izan ala ez. Frantziako SOS Homofobia elkarteak salatu duenez, gainera, gaur egun ez du oinarri zientifikorik. Hain zuzen, INVS Osasun Zaintzarako Institutuak emandako datuen arabera, azken hamabost urteetan heterosexualen artean anitzez emendatu da GIB birusa (%410), eta homosexualetan, berriz, apaldu (%68). 1997tik, beraz, heterosexualak «arriskutsuagoak» dira. Kolektibo heterosexualari buruz, alta, apenas egiten den ikerketarik.

Azterketa gehienek, bertzalde, gizonak bakarrik hartzen dituzte kontuan, eta hedabideek ematen duten mezua ere ez da beti argia. Zer gertatzen da lesbianekin? Haiek ere debekatua al dute odola ematea? Gaur egun, galdetegiak «gizonekin harreman sexualak dituzten gizonak» baztertzen ditu soilik. Debekua ezarri zutelarik, ordea, «homosexual eta bisexualak» idatzi zuten testuan, debekua gizonengan pentsatua bazegoen ere —haiek zituztelakoan «arrisku praktikak»—. Lausotasunerako bidea ireki zuen horrek, eta, aldi berean, homosexual eta gay sinonimotzat hartuta, lesbianismoa ezkutatu zuen.

Lesbianak ere baztertuak ziren, halere, debekua haiekiko ere bazegoela ulertzen baitzuten osasun langileek. 2002an aldaketatxoa egin zuten: «gizon homosexualentzat» bakarrik izanen zen debekatua. «Aitzinamendu» txikia, eta, gainera, praktikan hutsala, SOS Homofobiaren arabera. Lesbofobiari buruz aurten argitaratu duten txostenak argi adierazten baitu: galdekatu dituzten 7.126 lesbianetatik, 80k kontatu dute osasun langileak jazarri zaizkiela, eta %6k azaldu dute odola ematerakoan arazoak izan dituztela. Bazterketa bikoitza, finean: legearen aldetik, ikusezintasuna; eta gizartean, oraino jazarpena.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Onkologikoko pazienteek kezka azaldu dute zentroak «erreferentziazko izaera» galdu duelako

Onkologikoko pazienteek kezka azaldu dute zentroak «erreferentziazko izaera» galdu duelako

Arantxa Iraola

Manifestazio baterako deia egin dute langileekin batera, hilaren 15erako; 'Onkologikoa monografikoa eta bizirik' aldarriak batuta irtengo dira dira kalera guztiak.

San Cristobal de las Casas herriko irudia, Chiapasen, Mexikon. ©Carlos López, EFE

Chiapasen desagertu diren bi euskal herritarrak aurkitzeko laguntza eskatu dute haien familiek

Uxue Rey Gorraiz

Gutxienez hilabete daramate desagerturik, Frantziako Enbaxadak jakinarazi duenez. Bat Donibane Lohizunekoa da; bestea, Ziburukoa.

Grebalari bat, gaur, foru jauregiaren aurreko protestan. ©Monika del Valle / Foku

Bizkaiko zahar etxeetako hiru greba egunen «balorazio positiboa» egin du ELAk

Maite Asensio Lozano

Lan itunaren negoziazioa desblokeatzeko eskatu dute langileek, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza aurrean egindako protestan. Prest agertu dira greba gehiagora deitzeko.

Lapurtzen saiatu diren bankua, Gasteizko Done Jakue hiribidean. ©Google Maps

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen banku batean lapurtzen saiatu ostean

Julen Otaegi Leonet

Bi gizon saiatu dira lapurreta egiten, suzko arma batekin. Bata atxilotu egin du Udaltzaingoak, eta besteak ihes egitea lortu du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...