Albistea entzun

19. Korrika

«Zoro zoragarri» horiek

Araban egin du zazpigarren eguna Korrikak.

Gogo bereziz hartu dute Arabako Errioxan, aspaldi pasatu gabe baitzen handik.

Elur, euri eta eguzki, denetik izan dute bidean lasterkariek
Korrikara batutako lasterkariak, mahasti artean, Eltziegotik Lapuebla de Labarcara bidean.
Korrikara batutako lasterkariak, mahasti artean, Eltziegotik Lapuebla de Labarcara bidean. RAUL BOGAJO / ARP

Hodei Iruretagoiena, Berriemaile berezia -

2015eko martxoak 26 - Trebiñu

Zazpigarren egunean zeharkatu du Korrikak Euskal Herriaren zazpigarren alaba. Ez da izan jenderik gehieneko eguna, baina irudi ederrak utzi ditu, inguruko euskaltzale eta euskaldunen ahalaren erakusle. Goizaldean Aiaraldetik etorrita, Arabako ia kuadrilla guztiak zeharkatu zituen atzo euri, kazkabar, elur eta eguzki artean: Zuia, Añana, Arabako Errioxa...

Kazkabarra bete-betean zen Altubeko gaina pasatzean. Zero gradu markatzen zituen termometroak Ametzagan, Izarran... Eta hogeiren bat gazte AEKren furgonetaren atzetik; asko, praka motzetan eta kamiseta hutsean. Bide gehienean kopuru hori mantendu zen, baina Añanatik Trebiñurako tarte batean bakarrik geratu zen gizon bat, lekukoarekin: Izquierda Mirandesako ordezkaria. Kuartangora bidean, tropelean sartu ziren Langraizko eskolako ikasle eta irakasleak. Aurrerago, EHNEko bi kide, lasterka, sindikatuko banderak astintzen eta, aldi berean, oihuka: «Baserrian ere, euskararen alde!».

Kilometro «intimoak», arduradunen hitzetan. Kuartangora bidean, garagardo bat ere atera zuten furgonetatik. Eta korrikalari gazteek, edan. Geratu gabe, dantzan eta saltoka jarraitu zuten bidea. Animatzaile ona zuten furgonetan, Zaldieroa komikilariaren zinta gogora ekarriz: «Egun hauetan, hunkigarria da pentsatzea edozein ordutan, nonbaiten, zoro zoragarri batzuk euskararen alde korrika dabiltzala. Orain, zuek zarete zoro zoragarri horiek». Ez zen gutxiagorako.

Trebiñu eta Arabako Errioxa

Argantzundik sartu ziren Trebiñura, 13:00 pasatuta. Herri sarreran, ikastolako irakasleak zain. Aurrerago, Arrasate, Aretxabaleta (Gipuzkoa) eta Gasteizko lagun talde bat. «Uda guztietan etortzen gara Baxaurira, eta herriko elkarteak erosten du kilometroa. Aurten bi erosi dituzte, eta guk egingo dugu bat». Gauean Vianan ere egin zuten korrika, Aretxabaletako gazte asanbladaren kilometroan. Trebiñun hasi zen duela lau urteko Korrika, eta «gogorra» izan zela azaldu zuten —Guardia Zibilak kontrolak jarri zituen—, baina «polita»: «Eremu hau ez da hain euskalduna, eta berezia izan zen».

Ordurako, eguzki izpi batzuk atereak ziren laino artetik, Korrikara hurbildutako arabarren gozagarri. Herrerako mendateak ez zuen itxura onik, ordea. Goizean, itxita eduki zuten, elurragatik. Azkenean, ireki zuten berriz, Korrika heltzerako. Geruza zuri lodi batek hartuak zituen bide bazterrak, eta, tarte batzuetan, zuri zegoen errepidea ere. Egin zuten aurrera euskahaldunek, dena den. Benetako mendigoizaleekin nahastu zitezkeen atzean geratutakoak soinean petorik ez balute.

Handik, Arabako Errioxara itzuli zen berriz Korrika, aspaldiko partez. Gogoz hartu zuten Guardiako, Eltziegoko eta Lapuebla de Labarcako herritarrek: dozenaka irten ziren lasterka. Tartean, herriko dantza taldeko gazteak. «Gure kabuz joan ginen aurrekoan, eta lehen aldiz hartu dugu aurten kilometroa taldearen izenean». Handik gertu, eskolako irakasle bat, B ereduko bi haurrekin. Lotsati zebiltzan hizketarako, baina ederki ulertzen zuten euskaraz. Iluntzean Oiondik pasatuta, gauean iritsi zen lekukoa Nafarroara, Vianatik. Eta geratu gabe korrika jarraitu zuten «zoro zoragarri» horiek.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

Imanol Magro Eizmendi - Arantxa Iraola

Euskalgintzako eta kulturgintzako pertsona ezagunak batu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak eta aldarrikatu dute euskara eta euskal kultura ardatz izan behar dituela Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako ontzen ari diren Hezkuntza Legeak

Eusk Jaurlaritzak, foru aldundiek eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalek Euskararen Eguna ospatu dute Gasteizen ©Irekia

Euskararen alde adostasunak josteko aldarria, aho batez

Edurne Begiristain

Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, eta hura ospatzeko ekitaldi eta adierazpen ugari egin dituzte instituzioek, alderdiek eta eragileek. Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkateek duela 40 urte Euskararen Legeak lortutako adostasuna goratu dute. EH Bilduk esan du euskararen alde «adostasun berriak» eraikitzeko unea dela.

Euskal Hedabideen emankizuna, goizean, Baionan. ©Kanaldude

Euskalgintzaren prekaritateari aurre egitea «zaila» izanen da energiaren kariotze garaian, Kurutxarriren ustez

Oihana Teyseyre Koskarat

Ipar Euskal Herriko Euskal Hedabideek emankizun berezia egin dute goizean, Baionan. Euskaraldiaren biharamunean, bilana egin dute, eta euskalgintzaren prekaritatea ere izan dute aipagai.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.