Albistea entzun

BI AHOTSETARA

Orain arte entzundakoak

Xabier Erkizia -

2014ko ekainak 29

Emanaldia eskaini eta biharamunean jaso zuen CDa. «Hemen duzu atzoko kontzertua», erran zion diskoa besapean zekarrenak musikariari. Baina haren sorpresarako, ezezkoarekin erantzun zion musikariak. Han ez zegoen bezperako kontzerturik. Kontzertua, gertatu bezala joan zen, entzule bakoitzaren belarri pareetan barna biderkatuz desagertu zen. Beraz, bikain grabatuta ere, haren kopiarik egitea ezinezkoa zela erran zion CDaren egileari. Geroztik soinu haien kopia guztiak desagerrarazteak obsesionatu zuen musikaria. Nola egin, ordea? CDa txikitzea nahikoa ote zen dozenaka belarritan itsatsita gera zitekeen hura ezabatzeko?

Oraindik BERRIA ez zenean berri izan zen, horraino badakit. Baina ez dut gogoan zehazki noiz hasi nintzen. Geroztik, batzuetan astero, bertzeetan hilero edo bi astez behin belarrietan bildutako zaratak paper zuri batean jartzen saiatu naiz, a cappella eta bi ahotsetara. Eta saiatuta ere, ia ezinezkoa egiten zait denbora horretan guztian paper gainean jartzen saiatutako kontzertuak ezabatzea.

Bere garaian, hasierako pasarteak eragindako ezinegonaren berri eman zidan Alex Mendizabalek aurkitu zion irtenbidea bere arazoari: belarrietako argizaria bada entzundakoaren arrastoak fosilen gisara gorde dituena, CDa argizariz estaltzea izan liteke soluzioa.

Batzuetan, antzeko zeozer sentitzen dut nik ere entzundakoari buruz idazten dudan bitartean. Paper zuria soinu beteko argizariz zikindu banu bezala. Entzundako guztiaren kopia fidagarriak egiteko ezintasunaz jakitun, idazteak R. Murray Schaferrek belarrien garbiketa bezala definitzen zuen ariketa egiteko balio izan didala uste izan dut gaur arte.

Isiltasuna soinu beltza dela irakurri nion aspaldi idazle anonimo bati. Eta ideia horrek ere balio du paper zuria soinuz zikintzeko metafora bezala. Izan ere, halako zeozer gertatzen da soinuari buruz idaztean ere: letra beltzek aunitzetan soinu iragankorrek baino zarata gehiago eragiten dute. Beharbada, iritsi da isiltzeko garaia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iñaki Uriarte arkitektoa. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

HANDITZEA TXIKIZIOA DELAKOAN

Iñigo Astiz

EAEko Ingurumen eta Hirigintza fiskalak tramiterako onartu du Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko proiektua geldiarazteko eskaria. Iñaki Uriarte arkitektoa buru, herri mugimendu batek salatu du ustezko irregulartasun eta lege hauste «multzo bat» egon dela Norman Fosterren proposamenean eta hura onartzeko prozesuan.
Aldoux Huxley, 1930ean. ©DOROTHY WILDING / LONDRESKO NATIONAL PORTRAIT GALLERY

Hilketa politikoa: teorian eta praktikan

Gorka Arrese

Aldous Huxleyren 'Bai mundu berria' euskaraz argitaratu zela 50 urte dira. Beste bat da, ordea, idazle ingelesaren nobelarik konplexuena eta anbizio handikoena: 'Point Counter Point', intriga paraleloekin eta argumentuen kontrapuntuaz.

Gerlaren gizalegea

Irati Majuelo

Idazlea: Slavenka Drakulic. Itzultzailea: Amaia Apalauza. Argitaletxea: Txalaparta.

Ezohiko atsegina

Imanol Mercero

Idazlea eta ilustratzailea: Adrien Albert. Itzultzailea: Bego Montorio. Argitaletxea: Astiberri.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.