ARGI ALDIAN

Mikroorganismoek ez dute moralik

Ana Galarraga - Elhuyar Zientzia

2016ko irailak 18

Mikroorganismoak amoralak dira, ez dira bereizten on eta gaiztoen artean. Baieztapen hori deigarria izan daiteke askorentzat, azkenaldian nahiko zabalduta baitago bakterioak onuragarriak direla, bereziki hesteetan bizi direnak. Hain zuzen, horretan oinarritzen dira jogurt-ekoizle asko, adibidez, haien produktuak onuragarriak direla aldarrikatzeko.

Ez da beti horrela izan, ordea. Garai batean, bakterioak etsai beldurgarriak ziren, eta desagerrarazi egin behar ziren, kosta ahala kosta. Izan ere, gaixotasun-eragile ziren, eta milioika pertsonaren heriotzaren kausa. Legenarra, gonorrea, izurri beltza, tetanosa, tifusa… bakterioen sinonimo ziren.

Antzekoa gertatzen da, oraindik ere, birusekin. Birus denak jotzen dira gaiztotzat, ez dago birus zintzorik; edo, baldin badago, guk ez dugu ezagutzen.

Ikuspegi hori, ordea, okerra dela ohartarazi du Ed Yong zientzia-kazetariak bere azken liburuan. Gugan bizi diren mikroorganismoei buruz idatzi du Yongek, eta, haren esanean, auzia ez da hain sinplea. Mikroorganismoak ez dira berez gaiztoak edo zintzoak; harreman-kontua da. Haien artean eta ingurunearekin dituzten harremanak dira gakoa; harreman horren araberakoa izaten da onura edo kaltea eragitea. Eta, gainera, faktore askok eragiten dute harreman horretan.

Horren erakusgarri, Helicobacter pylori bakterioa jarri du adibidetzat Yongek. Bakterio hori giza espeziean bakarrik bizi da, eta oso ondo egokituta dago urdaileko inguruari. 1982an, bi ikertzailek, Marshallek eta Warrenek, frogatu zuten hura zela urdaileko eta duodenoko ultzeren eragile nagusia, eta aurkikuntza horregatik Medikuntzako Nobel saria jaso zuten 2005ean.

Dezente geroago jakin da bakterio horrek berak esofagoko minbizitik babesten duela. Horrenbestez, ezin esan H. pylori zintzoa ala gaiztoa den; dagoen lekuaren arabera, eta han dituen harremanen arabera izango da kaltegarria ala onuragarria.

Beste adibide bat: GBV-C birusa. Hasieran, C hepatitisarekin lotu zuten. Alabaina, gero ikusi zuten ez ziola kalterik egiten gibelari. Are gehiago: gure immunologia-sistemaren linfozitoak infektatzen ditu, eta, horren ondorioz, hiesaren birusak ezin du hain erraz infektatu linfozitoa —hiesa garatzeko lehen pausoa da hori—. Ustezko gaizkilea zintzoetan zintzoena bilakatu da, beraz?

Bere liburuan, Yongek mikroorganismoak ez ezik, bizkarroiak eta beste bizidun handiagoak ere aipatzen ditu. Eta denetan erakusten du ez duela zentzurik on eta gaiztoen artean banatzeak.

Agidanez, ikuspegi antropozentrikoak errealitatea oker ulertzera eramaten gaituela frogatu da, beste behin ere.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Azken zenbaketan 33 positibo atzeman dituzte, 11 Bilbon

Azken zenbaketan 33 positibo atzeman dituzte, 11 Bilbon

Arantxa Iraola

Bizkaiko hiriburuan gaitzaren oldarraldi bat dagoenik esateko motiborik ez dagoela adierazi dute, baina ikertzen ari dira

Bi langile Donostian desinfekzio lanak egiten. ©Jagoba Manterola, Foku

Donostiako Etxadi kiroldegia itxi egin dute, langile batek positibo eman baitu

Berria

Donostia Kirola Eusko Jaurlaritzako Osasun sailarekin ari da hartu beharreko neurriak zehazten. 

Jedea Donostiako kaleetan maskarak jantzita ©Juan Carlos Ruiz / FOKU

Eudelek maskaren erabilera indartzeko eskatu du

Aloña Beraza Peña

Eudelek udalei eskatu die maskara erabiltzeko mezua indartzeko. Udaletara alkateei jakinarazpena bidali du Euskadiko Udalen Elkarteak. Normaltasun berrian maskararen erabilera nahitaezkoa da leku itxietan, eta baita segurtasun distantzia mantentzen ez den egoeretan ere, baina gainerakoetan maskara erabiltzea aholkatzen da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna