Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Hegaztiak ez dituzte hil, baina baliteke epe kontu bat baizik ez izatea

Publizitatea

Gizartea

Hegaztiak ez dituzte hil, baina baliteke epe kontu bat baizik ez izatea

Hegazti gripearen aurkako prebentzio neurriengatik, Domintxine, Barkoxe eta Gabadiko hiru etxaldeetan kabalen hiltzeko agindua dago
Domintxainen, ostiralean, bi aldeak parez pare.
Domintxainen, ostiralean, bi aldeak parez pare. ISABELLE MIQUELESTORENA

2017-04-16 / Nora Arbelbide Lete

«Biziki gogortu da giroa», damutu zen ostiralean Panpi Sainte Marie ELB sindikatuko ordezkaria. Domintxaine (Zuberoa), Barkoxeko (Zuberoa) eta Gabadiko (Baxenabarre) etxaldeetako hegaztiak bizirik daude, mementoko. Asteburua irabazi diete, hasteko, mobilizazioek. Hegazti gripearen aurkako prebentzio neurriak direla eta, kabala guztiak hiltzeko agindua daukan eremuan daude hiru etxaldeak, eta, ondorioz, hilik beharko luketela erabakia dute Pirinio Atlantikoetako Prefeturako osasun zerbitzuek.

Ostiral goizean zituzten hiltzekoak. Baina etxaldeetara hurbildu zerbitzuak, eta herritar eta hautetsi andana batek —400 bat lagun orotara— bideak itxirik zituztela aurkitu zuten. Kabalak ez direla eri argumentatu zuten, kutsadura arriskurik ez dagoela eta industriala ez den laborantza babestu behar dela. Lot-et-Garonan kabala sano batzuk ez dituztela hil ere berretsi zuten. Zerbitzuek ez zuten «indarrez pasatu» nahi izan. Zerbitzuek gibel eginik, pozik agertu ziren hasiera batean mobilizatuak.

Ostiral arratsalde bukaeran, ordea, etxaldeetako buruek prefeturako osasun zerbitzuekin ukan bilkuratik atera berriak ez zirela baikorrak azaldu zuen Sainte Mariek. Hazleak «izuarazi» nahi izan dituztela salatu zuen, hain zuzen ere. Hots, «gogortu» dela giroa. Datorren astean berriz mobilizatu beharra argi du, hortaz, Sainte Mariek. Astearte eguerdirako finkatua diete zerbitzuek hiltzeko baimenerako ultimatuma. Ez dute onartuko. Zer gertatuko den «ikusiko» dutela esan du Sainte Mariek.

Publizitatea

Sortu kontua
Nora Arbelbide Lete Nora Arbelbide Lete

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak