Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Gasteizen eta Donostian, presoen eskubideen alde

Publizitatea

Politika

Gasteizen eta Donostian, presoen eskubideen alde

 
Sareren Donostiako agerraldia, atzo, kultur munduko artistekin.
Sareren Donostiako agerraldia, atzo, kultur munduko artistekin. GORKA RUBIO / ARP

2017-06-15 / Berria

Euskal presoen eskubideen aldeko bi hitzordu izango dira larunbatean: Gasteizen, Ireki ekinbidearena, eta Donostian, Sarerena. Atzo, Urko abeslariak egin zuen Sareren ekitaldietan parte hartzeko deia, kultur munduko hainbat pertsonaren izenean. «Ideologien gainetik», Madrili eta Parisi eskatu nahi diote urruntze eta sakabanaketa politika amaitu, gaitz larriak dituzten presoak askatu eta «euskal preso asko bizi osorako espetxeratzen dituen salbuespen legedia» bertan behera uzteko. 16:00etatik aurrera izango dira ekitaldiak, Donostiako Zuloaga plazan.

Gasteizen, manifestazioa egingo dute Ireki ekinbideak deituta: 11:00etan, Arangiz eta Otazu herrietatik Gasteizko erdialdera, eta, 12:30ean Correoseko plazan bat egin ostean, Martxoaren 3ko plazan egingo dute ekitaldi nagusia. Sinadurak biltzen aritu dira Irekikoak, eta emaitzak jakinaraziko dituzte.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak