Albistea entzun

«Berariazko» lege esparrua behar dela gogora ekarri dute ikastolek

Ikasturte hasierako ekitaldia egin dute, lege bakar baten ezak dakartzan kezkez ohartaraziz
Ikastolen bilkura; aurrean, Bakartxo Tejeria, Koldo Tellitu, Iñigo Urkullu, Martin Garitano eta Cristina Uriarte.
Ikastolen bilkura; aurrean, Bakartxo Tejeria, Koldo Tellitu, Iñigo Urkullu, Martin Garitano eta Cristina Uriarte. I. ZABALETA / ARP

Arantxa Iraola -

2014ko irailak 28 - Andoain

Euskal hezkuntza sistema sustatu eta babesteko lege esparru «berariazko» baten falta, eta horren beharra, agerian geratu zen atzo, behin eta berriro, Andoainen (Gipuzkoa), Ikastolen Elkarteak ikasturtea abiatzeko egin zuen ekitaldian. Lehen hitzak —rap ahots ausartak— Seaskako ikasle talde batenak izan ziren: «Ikastola, herri eskola». Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleak ziren, eta Ziburuko (Lapurdi) ikastolako —herriko etxeak kaleratu nahi ditu— sendien ondoan agertu ziren. Lege babesgabetasuna kritikatu zuten, eta Falloux legearen aurka egin zuten kantu; lege zaharra da —1850ekoa— baina hainbat herriko etxe ari dira erabiltzen «hezkuntza egitasmo pribatuak» ezin dituztela lagundu argudiatzeko. Atzo kritikatutako legeetako bat izan zen. Ez bakarra. Espainiako hezkuntza erreforma LOMCEren eragina hizpide izan zuten ekitaldiko hizlari gehienek. Eta Nafarroako «zonifikazio krudela» ere ahotan izan zuen Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk: «Han ditugun ikastolak itolarrian daude».

Instituziotako ordezkaritza zabal bat izan zuten ikastoletako arduradunek ikasturtea hasteko: Eusko Jaurlaritzatik Iñigo Urkullu lehendakaria eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua joan ziren. Gipuzkoako Foru Aldunditik, ahaldun nagusia: Martin Garitano. Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeria ere bertan zen. Ikastolen proiektuaren mendeurrena —1914an izan zen ernamuina, Migel Muñoak Donostian hasiriko ikastegiarekin— oroitu nahi izan zuten ekitaldian, eta arrakasta izan zuen.

Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk ezinbestekotzat jo zuen LOMCEri buruz zabal mintzatzea. Usu azaldu du Ikastolen Elkarteak —beste hainbat eragilerekin batera— Madrilek ezarritako erreforma horren inguruko ezinegona, eta legeari aurre egiteko «bide propioa» egitea ezinbestekoa dela ohartarazi zuen. Ingurumari horretan, Eusko Jaurlaritzaren zenbait jokaera ez dituztela «begi onez» ikusi azaldu zuen. Hain zuzen ere, Hezkuntza Sailak Balio Sozial eta Zibikoak ikasgaia ezarri izana —Espainia goratzeko edukiei muzin egin badie ere—, kritikatu egin zuen. «Laster atera behar diren curriculum-dekretu berrien esparruan berariazko erantzuna eman beharrean, LOMCEren garapena besterik gabe ezartzea proposatu da atal honetan».

Iñigo Urkullu lehendakariak, LOMCEren eragina «ahalik eta txikiena» izateko ahaleginetan ari direla nabarmendu zuen, baina hainbat muga ezin direla gainditu, eta ikasleen «ibilbide akademikoan» ezin dutela eragotzi hartzen diren erabakiek. Iaz Heziberri 2020 egitasmoa martxan jarri zela oroitarazi zuen, eta euskal hezkuntza sistema «indartsu eta iraunkor» bat eraikitzeko bidea martxan dela. Hain zuzen ere, hezkuntza lege berri bat egiteko asmoa dutela oroitarazi zuen.

Abiapuntu baten bila

Tellituk ere ontzat jo zuen Heziberrirekin abiatu den prozesua. «Baliagarria izan daiteke», azaldu zuen. «Curriculum esparrua, hura arautzeko dekretuak eta hezkuntza legea barnebiltzen baititu». Plana «Euskal Herri osorako» ez izatea eragozpen dela oroitarazi zuen: «Baina bada hezkuntza lege propio batera joateko urratsa, baldin eta bere osotasunean betetzen bada».

Ohartarazi zuen, baita ere, «sare publiko eta itunpekoen arteko dikotomia hautsi eta berdintasunez tratatuko dituen lege oso bat» beharrezkotzat dutela ikastolek. «Gure ustez ezinezkoa izango da gure hezkuntza sistema propioaren ardatzak definitzea, ez badugu aurretiaz definitzen zein izango den nahi dugun sistema publikoa, edota zertan oinarrituko den hezkuntzaren finantziazio eredu berria».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Suteak Akitanian

Mugan ere, suari begira

Oihana Teyseyre Koskarat - Jone Arruabarrena

Sute handi batek 7.400 hektarea erre ditu Okzitanian, eta horren eragina A-63 eta A-8 autobideetan sumatu da: Biriatuko muga itxi dute ordu batzuez, eta kamioiak zain egon dira.

 ©GOTZON ARANBURU / FOKU

«Ikasleen artean, euskararekiko jarrerak oso onak dira»

Irati Urdalleta Lete

Gasteizko segregatutako bi ikastetxe publikotako eskola komunitateek hizkuntzekin dituzten jarrerak eta ikasleen euskara maila aztertu ditu Garaiok. Ikusi du ikasleek lortzen dituztela euskararako jarritako helburuak.

Salestarren eskolako abusuen aurkako elkarretaratze bat, Bilbon, 2019an. ©LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Bilboko Gotzaintza hamalau apaiz ikertzen ari da sexu abusuengatik

Edurne Begiristain

Joseba Segura Bilboko gotzainak adierazi du «kasu gehiago egongo direla», nahiz eta horietako batzuk «inoiz ez diren jakingo». Sinesgarritasuna eta «ausardia» aitortu dizkie biktimei

Bilboko Metroko geltoki bat. ©Luis Tejido / EFE

Bilboko Metroak deskontuak egingo ditu irailetik aurrera

Erredakzioa

Bizkaiko Garraio Partzuergoak ezarriko dituen irizpideen zain daude, deskontuak nola egin finkatzeko. Garraio publikoa sustatzea da xedea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...