Noiz sortua: 2017-03-03 00:30:00

Bihar ekingo diote Arabako Bertso Txapelketako bigarren itzuliari, Legution

17:30ean hasiko da finalaurrekoa, eta lehiatuko diren sei bertsolarien artean, Iñaki Viñasprek lortu zuen puntu gehien lehen itzulian: 230,5
Xabi Igoa, Zigoitiako lehen itzuliko finalaurrekoan. Berak ekingo dio puntu gehienekin bigarren itzuliari.
Xabi Igoa, Zigoitiako lehen itzuliko finalaurrekoan. Berak ekingo dio puntu gehienekin bigarren itzuliari. IÑAKI TENA Tamaina handiagoan ikusi

Amagoia Gurrutxaga Uranga -

2017ko martxoak 3

Legutioko Kultur Etxean, 17:30ean. Horixe Arabako Bertsolari Txapelketaren antolatzaileek biharko ezarri duten hitzordua. Hantxe hasiko da finalaurrekoen bigarren buelta. Ordu erdi lehenago jarriko dituzte sarrerak salgai kultur etxean bertan.

Joan den hilaren 5ean hasi zen txapela eskuratzeko lehia, Langraizen. Peru Abarrategi, Manex Agirre —2015eko txapelduna—, Zigor Enbeita, Rikardo Gonzalez de Durana, Asier Rubio eta Felipe Zelaieta aritu ziren egun hartan bertsotan, eta Manex Agirrek lortu zuen puntu gehien: 229. Rikardo Gonzalez de Durana gertatu zen bigarren, 227 punturekin.

Astebete geroago, Zigoitian lehiatu ziren Iker Agirre, Andere Arriolabengoa, Joseba Apaolaza, Xabi Igoa, Serapio Lopez eta Iñaki Viñaspre. Bigarren saio horretan, bi bertsolarik hobetu zuten Manex Agirrek astebete lehenago lortutako puntu kopurua: Xabi Igoak (239 puntu) eta Iñaki Viñasprek (230,5 puntu).

Zalduondokoa izan zen hurrengo hitzordua, orain arteko azkena. Paula Amilburu, Izar Mendiguren, Asier Otamendi, Oihane Perea, Jon Ruiz de Pinedo eta Ander Solozabal aritu ziren kantuan. Otamendi nagusitu zen, 237,5 punturekin. Pereak eta Amilburuk ere tanto ugari lortu zuten: 235,5 eta 235, hurrenez hurren.

Lehen itzulian lortutako puntuei bigarrenekoak gehitu, eta gehien metatzea lortuko duten sei bertsolariak sailkatuko dira finalerako. Bihar, Abarrategi, Manex eta Iker Agirre, Ruiz de Pinedo, Viñaspre eta Zelaieta arituko dira oholtzan; Nieves del Alamo Gil izango dute gai-jartzaile. Sei bertsolarien artean, Viñaspre eta Manex Agirre dira lehen bueltan puntu gehien lortu zutenak: 230,5 eta 229 puntu, hurrenez hurren.

Lehen itzuliko hiru saioei erreparatuta, Xabi Igoak jaso zuen puntu gehien. Asier Otamendik, Oihane Pereak, Paula Amilburuk, Iñaki Viñasprek eta Manex Agirrek osatzen dute lehen bueltako puntuatuenen seikotea. 10 tantoko aldea dago Igoaren eta Agirreren artean.

Bihar zortzi jokatuko da bigarren itzuliko bigarren saioa, Laudion. Han arituko dira Amilburu, Apaolaza, Igoa, Gonzalez de Durana, Rubio eta Solozabal. Bihar hamabost, azkenik, Arriolabengoa, Enbeita, Lopez, Mendiguren, Otamendi eta Perea lehiatuko dira.

Nafarroan, final-laurdenak

Nafarroan ere, aurrera doa txapelketa. Asteburu honetan, azken bi final-laurdenak jokatuko dira: Iruritan, bihar; Uharten, etzi. Iruritako saioa Gizarte Bilgunean egingo dute, 17:30ean hasita. Ekaitz Astiz, Amaia Elizagoien, Oskar Estanga, Saats Karasatore, Josu Sanjurjo eta Julen Zelaieta igoko dira oholtzara.

Uharteko etziko saioa, berriz, Arte Garaikideko Zentroan izango da, 17:30ean. Eneko Fernandez, Ander Fuertes Itturri, Xabier Maia, Irati Majuelo, Sarai Robles eta Oskar Sanz de Acedo ariko dira kantuan bertan.

Saio bakoitzeko lehen bi sailkatuak finalaurrekoetara pasatuko dira, zuzenean. Gainerakoak, puntuazioaren arabera, finalaurrekoetarako hamazortzi bertsolariko multzoa osatu arte. Beran, Antsoainen eta Agoitzen izango dira finalaurrekoak. Apirilaren 8an jokatuko da finala, Iruñean.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 24ko datuekin eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da hildakorik izan, 23 positibo berri detektatu dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.474 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.013 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

COVID-19aren proba egiteko ilarak, New Yorken. ©JUSTIN LANE / EFE

5,4 milioi kasu baino gehiago atzeman dituzte munduan

Berria

COVID-19ak 345.000 lagun baino gehiago hil ditu, Johns Hopkins Unibertsitatearen arabera. Egoera larriena AEBetan dute. 1,6 milioi positibo baieztatu dituzte han, eta 100.000 heriotza baino gehiago izan dira; New Yorken bakarrik, 29.021.

Gaur ireki dituzte hondartzak Donostian. ©Juan Carlos Ruiz, Foku

Bigarren faserako jakin beharrekoak

Jon Ordoñez Garmendia

Gaurtik aurrera, araudi berri bat dago indarrean Hego Euskal Herrian, eta ordutegiei, saltokiei, taberna eta jatetxeei, hezkuntza zentroei, kirola jarduerei, eta igerileku eta hondartzei eragingo die.

Mikel Sanchez. ©/ Irekia

Bigarren fasean ere «zuhur» jokatzeko eskatu die Jaurlaritzak herritarrei

Jon O. Urain

Mikel Sanchezek jakinarazi du azken egunetako kutsatzeak familia barruan gertatzen ari direla, eta udazken-neguetarako indartu egingo dutela ohiko gripearen aurka txertatzeko kanpaina.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna