'Txanpaina, mesedez' nobelan genero poliziakora jo du Oier Santosek

Bi planotan bereizia dago narrazioa: batean, ertzain bat da protagonista; bestean, haren emaztea.

Egun eta hemengo gizartea islatzen du obrak
Oier Santos, liburuaren ale batekin, atzo, Donostian.
Oier Santos, liburuaren ale batekin, atzo, Donostian. ANDONI CANELLADA / ARP

Juan Luis Zabala -

2015eko maiatzak 29

Bi planotan bereizita, irakurlea ezusteko amaiera baterantz daraman nobela poliziakoa da Oier Santosen (Errenteria, Gipuzkoa, 1982) bigarrena, Txanpaina, mesedez (Erein). Plano batean, Markel da protagonista, BETA izeneko talde armatu ekologistak eta haren ekintzek nahigabetu, kezkatu eta beldurtuta daukaten ertzaina, horrez gain etxean ere zertaz kezkaturik baduena, emazteari zerbait gertatzen zaiolako susmoa baitu. Beste planoan, Ane da protagonista, Markelen emaztea, senarra oso maitea duen arren eta harengatik edozer gauza egiteko prest dagoen arren ezkutuan beste bizitza bat daraman emakumea. Bi plano horiek nobelaren azken partean nola lotzen diren ez du azaldu nahi izan egileak, horrek amaierako ezustea hondatuko liokeelako irakurleari. «Ez dakit ezustea hartuko duen irakurleak, baina nire asmoa hori lortzea izan da, behintzat», adierazi du.

Euskal Herrian girotuta dago kontaketa, Donostialdean zehazki, eta egungo gizartea islatzeko aukera eman dio liburuak, neurri batean behintzat, egileari. BETA izeneko talde armatu ekologistak erasoak egiten ditu lurralde horretan, horrek albiste aldrebestuak eragiten ditu hedabideetan, gizartearentzako mehatxu bilakatzen da talde armatu hori... «Gaur egun, politikan dena dago nahasita, eta nobelan islatzen da gizartean dagoen deserosotasuna edo haserrea, bai jendearengan eta bai hedabideetan», azaldu du Santosek. «Nobela gaur egungo egoera batean kontestualizatuta dago, Fukushimako istripua gertatu eta geroko giroan, eta egungo errealitatean oinarrituta».

Hedabideen itzala

Hedabideen eragina eta itzala ere ageri da Txanpaina, mesedez nobelan. «Kazetariek gertatu aurretik dakite batzuetan albisteen berri, eta poliziek baino are lehenagotik dakite zer gertatuko den. Horretaz hitz eginda, ertzain batek baieztatu zidan hori errealitatean ere askotan horrelaxe gertatzen dela, hedabideek Poliziarekiko oso eragin handia izaten dutela».

Duela hiru urte argitaratu zuen Santosek Ez zuten erantzun (Erein), bere estreinako nobela. Ez du antz handirik sumatzen obra haren eta Txanpaina, mesedez nobela berriaren artean. «Bi planoen arteko bereizketan eta denborarekin egiten den jokoan badute agian antzik, baina, gainerakoan, oso harreman txikia dago bien artean. Unibertsitate giroan dabiltzan gazte batzuk dira protagonistak aurrekoan. Honetan, aldiz, jende helduagoa agertzen da, eta beste bizimodu batekoa. Nobela honetan, gehiago islatzen da gizartea oro har aurrekoan baino».

Heziketa Fisikoko irakaslea da Oier Santos, eta lanbide horrek uzten dion «denbora librea» baliatzen du idazteko. «Ez dut obligaziorik, eta oso gustura aritzen naiz idazten. Dibertigarria iruditzen zait».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Zarauzko (Gipuzkoa) hondartz, ekainean. ©Juan Carlos Ruiz / FOKU

Zarauzko Talai Mendi kanpinean PCR probak egiten dabiltza, bezero ohi batek positibo eman ostean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Langileei PCR probak egin dizkiete, eta etxera bidali dituzte. Bezero batzuei ere egin dizkiete probak. Emaitzak jaso bitartean, kanpinera ezin da inor sartu eta bertatik irten.

Hainbat herritar, Iruñean, maskara jantzita. / ©Iñigo Uriz, Foku

Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da Hego Euskal Herrian

Joxerra Senar

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bihartik aurrera kalean ere jantzi beharko da maskara; Nafarroan, etzitik aurrera. Igerilekuetan eta hondartzan, maskara jantzi beharkoa da, bainua hartzeko izan ezik. Kirola egiteko orduan edo naturguneetan ken daiteke. Jaurlaritzak botila festa debekatu egin du.

Herritarrak PCR proba egiteko zain. ©Jon Urbe / Foku

80 kasu gehiago Hegoaldean, eta lehen hildakoa Nafarroan ekainaren 11tik

Edu Lartzanguren

Gipuzkoan indarrez ari da izurria: 41 kasu baieztatu dituzte. Iruñean beste agerraldi bat atzeman dute, eta gutxienez hiru lagun kutsatu dira.

Banksy grafitigileak maskarak janzteko eskatu du ekintza batez

Banksy grafitigileak maskarak janzteko eskatu du ekintza baten bidez

Edu Lartzanguren

Londresko metroan sartu da, garbitzaile jantzita, eta koronabirusaren inguruko irudiak margotu ditu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna