Albistea entzun

ARGI ALDIAN

Garunen sexua

Ana Galarraga Aiestaran - Elhuyar Zientzia

2014ko azaroak 23

Ikerketa ugarik erakusten dute emakumeen garunak eta gizonenak ez direla berdinak. Are gehiago: haietako askoren arabera, desberdintasun horiek dira batzuek eta besteek portaeran dituzten diferentzien jatorria. Hori iradokitzen zuen ikerketeta zabalenetako bat otsailean argitaratu zen, Neuroscience and Biobehavioral Reviews aldizkarian.

Gaiari buruz azken hogei urteotan egindako ikerketak aztertuta, ikertzaileek ondorioztatu zuten alde nabarmenak daudela emakumeen eta gizonen garunen egitura batzuen bolumenetan; bereziki, hizkuntzarekin lotutako eremuetan eta sistema linbikoan: lehena garatuago dago emakumeetan, eta bigarrena, gizonetan.

Ikertzaileei aldea esanguratsua iruditu zitzaien, eta adierazi zuten aurrerantzean ezingo dutela jokatu diferentziarik ez balego bezala, batez ere gaixotasun psikikoak ikertzean, gaitz jakin batzuen intzidentzian alde handia baitago sexuaren arabera.

Dena dela, ikertzaileek baina batzuk gehitu zituzten ondorioetan. Bat, ezin zutela jakin zenbateraino diren diferentzia horiek jaiotzetikoak eta zenbateraino kulturalak edo gerora hartuak. Bi, ikerketetan ez zituztela gazteak eta haurrak sartu, eta, beraz, ondorioak helduetara mugatzen direla. Hiru, beharrezkoa dela gehiago ikertzea, ondorio sendoagoak izateko.

Orain, baina horiek nabarmenduz idatzi du beste ikertzaile batek, Cordelia Fine piskologoak, Science aldizkarian. Dioenez, arloko ikerketa askok, nahita edo nahi gabe, ez dituzte baina horiek aintzat hartzen, eta estereotipo sexistak indartzeko baino ez dute balio. Neurosexismoa deitu dio horri. Horren aurrean, baina-k bukaerako oharretan sartu beharrean, ikerketen abiapuntu izatea proposatzen du Finek. Horrela, seguru asko, emaitzak ez dira hain biribilak izango; bai zorrotzagoak, ordea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©Jesus Diges, EFE

Neurri murriztaileak beste bi astez luzatuko ditu Nafarroako Gobernuak

Ion Orzaiz

Ostalaritza 01:00etan ixteko arauari eta barran kontsumitzeko debekuari eutsiko diete, besteak beste.

Donostiako kaleak, autorik gabe, koronabirusarengatik ezarritako konfinamenduaren ondorioz, 2020ko maiatzean. ©Jon Urbe / FOKU

Europan gutxienez 800 heriotza eragotzi ziren lehenbiziko itxialdian airearen kalitateak hobera egin zuelako

Uxue Rey Gorraiz

Europako 47 hiri aztertu ditu Londreseko ikerlari talde batek. Ondorioak aski adierazgarriak dira: konfinamenduaren eraginez, murriztu egin zen aireko kutsadura, osasunaren mesedetan, argiki. Jaitsiera nitrogeno dioxidoan izan da nabarmenena.

Dozenaka herritar Tuterako Epaitegi parean eginiko protestan, gaur. ©Europa Press

Epaileak behin-behinean espetxeratu du Sara Pinaren senarra

Uxue Rey Gorraiz - Iosu Alberdi

Tuterako Auzitegiko 2. Instrukzioko Epaitegian deklaratu du gaur goizean, eta Pina hil izana onartu du. Dozenaka herritarrek protesta egin dute, hilketa gaitzesteko.

Usansolo Herri plataformako kideen agerraldia, gaur, Galdakaoko (Bizkiaia) udaletxean. ©Berria

Martxoa amaitu aurretik egin nahi dute herri galdeketa Usansolon

Julen Aperribai

Galdakaoko Udalak Usansolo udalerri bilakatzearen inguruko memoria eta galdeketa egitea onartuko ditu bihar, osoko bilkuran. Bizkaiko Batzar Nagusietan amaituko da prozedura, eta hark izango du azken hitza. Prozedura uda baino lehen amai daitekeela dio udalak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.