Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea «Ez dago protokolo zehatzik isurketen arazoa konpontzeko»

Publizitatea

Gizartea

Garikoitz Plazaola . Eguzkiko kidea

«Ez dago protokolo zehatzik isurketen arazoa konpontzeko»

 

2017-08-11 / Ane Ubegun Goikoetxea

Eguzki talde ekologistako kide Garikoitz Plazaolak adierazi du zer hobetu asko dagoela ibaietako isurketei aurre egiteko.

Kontrolatuta al daude isurketak?

Norbaitek abisua eman arte, ez dago jakiterik isurketa bat izan dela. Pertsona hori herritar edo udaltzain bat izan daiteke.

Zer trataera dute ibaiek, isurketa bat gertatzean?

Administrazioak eta erakundeak ez daude batere koordinatuta: basozainak agertzen dira batzuetan, ertzainak besteetan, edota udaltzainak. Esku-hartze falta handia dago arlo horretan, eta, horregatik, trataera ez da beti berdina izaten.

Zein neurri hartzen dituzte enpresen arau hausteekin?

Isunak jarri ohi dituzte, baina administrazioa malgua izan ohi da. Arazoa da aurretik eragotz daitezkeen arazoak direla sarritan, eta arazoa konpondu bitartean ez dituztela beharrezko neurriak hartzen.

Zein gabezia daude, beraz?

Ez dago protokolo zehatzik arazoa konpontzeko, eta enpresa askok ez dute alerta sistemarik.

Zein inbertsio egin beharko lituzkete erakundeek?

Premiazkoa da saneamendu sistemak hobetzea. Halere, ez dugu itxaropen handirik: azken hamar urteetan Eusko Jaurlaritzak erdira jaitsi du saneamendurako diru ekarpena.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak