Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Fidel Castroren heriotza Agur ekitaldiak

Azken bidaia, abiapuntura

Habanatik Santiagora eramango dituzte Fidel Castroren errautsak, 1959an iraultza osteko 'Askatasunaren karabanak' egindako bide bera eginez, alderantzizko noranzkoan.
Tamaina handiagoan ikusi

Amagoia Mujika Tolaretxipi -

2016ko azaroak 29

Fidel Castrok ez zeukan asmorik garaipen martxa egiteko iraultza irabazi berritan, 1959ko urtarrilean. Haren asmoa zen Santiagotik Habanara lehenbailehen iristea, baina astebete behar izan zuten, bidera atera baitzitzaizkien herritarrak: «Jende guztiak zekien Habanan egon behar genuela. Baina ibilbidean gindoazen, eta ez genuen beste aukerarik herriak gurekin hitz egiteko desioari erantzutea baino».

Mila kilometro baino gehiago egin zituen armada errebeldeak, Askatasunaren karabanan, 1959ko urtarrilaren 2tik 8ra. Iraultzaileak tankeen gainean eta Fulgencio Batista diktadoreari kendutako ibilgailu blindatuetan iritsi ziren hiriburura, bera eta berarekin batera zihoazen 1.000 bat borrokalari, tartean Sierra Maestrako Jose Marti lehen zutabekoak.

Urte hartako bidaia martxa sinboliko bilakatu dute urtero-urtero herritarrek iraultza ospatzeko, eta orain, Castro hil berritan, izaera berezia hartuko du: iraultzailearen errautsak eramango dituzte duela 57 urte egin zuen bide beretik, baina kontrako noranzkoan, Habanatik Santiagora. Bihar aterako da Kubako hiriburutik, eta igandean emango diote lur, iraultzaren abiapuntuan, Jose Marti izan zenaren ondoan.

Herriz herri

1959ko urtarrilaren 1ean giro ezberdina arnastu zen Santiagon, urte askoan lehen aldiz: kalean zeuden herritar guztiak; ez zegoen beldurraren sirena hotsik. Hangoak izan ziren iraultzaileei harrera egiten lehenak, baina ahoz aho, etxez etxe zabaldutako berria herrialde osora hedatu zen.

Santiagotik Camagueyra abiatu ziren El Cobreko bide zaharretik; Camagueytik Cienfuegosera, eta Manacas, Colon, Matanzas, Cardenas eta beste hamaika txoko Habanara heldu arte. Giza kateak zeuden errepideen ertzetan, hirietako plazak jendez beterik. Eta Castrok mihi abila astindu zuen nonahi, hitz batzuk eskatzen zizkioten leku orotan.

Hau Camagueyra iritsi zirenean esandakoa da: «Gaur, hiri honetako kaleak zeharkatu ditudanean, bazirudien dena sekulako poztasuna zela, eta pentsatu dut: poz aurpegi bakoitzaren atzean, zenbat kezka egongo dira? Pozik dauden emakume eta gizon haietako zenbatek izango dute lana? Zenbatek zentimo bat poltsikoan? Zenbatek izango dute botika bat erosteko? Ziur nago etxera itzultzen direnean beren kezka guztiak etorriko zaizkiela berriz gogora. Askatasuna ez da dena. Askatasuna lehen partea da: borrokarako eskubidea izaten hasteko askatasuna da».

Bihotzak hunkitzeko mezuak ziren, baina egiteko asmo zehatzak ere aipatu zituen lehen egun haietatik. Cienfuegosko Marti parkean iragarri zuen milaka umerentzat eskolak eraikiko zituztela, edota enpresa publikoetan berehalako neurriak hartuko zituztela herritarren lana duintzeko. Itxaropen mezuek ohartarazpen bat ere bazekartzaten: «Asko dago egiteko. Ez dezagun geure burua engaina pentsatuz hemendik aurrerakoa erraza izango dela. Agian, hemendik aurrera dena izango da zailagoa».

Iraultzaren bide zaila hasi zuen gunera itzuliko da orain, Jose Marti poeta eta ekintzailearen gorpuzkien ondora, espresuki hala eskatu zuen eta. Martirengan aurkitu baitzuen Kuba aldatzeko zentzua. «Martizalea izan gabe, ezin da bolivartarra izan, eta martizalea eta bolivartarra izan gabe ezin da marxista izan, eta martizalea, bolivartarra eta marxista izan gabe, ezin da inperialismoaren kontrakoa izan. Hiru gauzak izan gabe, ezingo genuen gure garaian Kubako Iraultza piztu».

Ume zela jaso zituen eskoletan aurkitu zuen Marti: «Harriduraz irakurtzen nuen Uholde Handiaz eta Noeren kutxaz. Aurrerago, Martirengan jarri nuen interesa. Hari zor dizkiot nire abertzale sentimendua eta aberria gizatasuna delako kontzeptu sakona. Haren pentsamenduaren ausardiak, edertasunak, adoreak eta etikak lagundu zidaten naizena izaten: iraultzailea».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Beharrezkoa da tratamenduen erabilera profilaktikoa sustatzea»

Gorka Berasategi Otamendi

Gizadiak «askotariko epidemiei» aurre egiteko prestatu behar du, Abdool Karimen iritziz. Nabarmendu du GIBaren eta COVID-19aren aurkako borrokak ezin direla gainditu desberdinkeriari aurre egin gabe.
 ©BERRIA

«Afganistango emakumeek rol eta inplikazio baliotsua zuten gizartean»

Igor Susaeta

Afganistandik alde egin behar izan zuen duela hiru hilabete pasa, bestela ziur baitago talibanek hil egingo zutela seguru. Nazioarteari eskatu dio ez ditzala gobernu gisa onartu, eta lagun dezala erresistentzia fronte nazionala eratzen.
Carles Puigdemont, joan den irailean, Bruselan, bilera batean. ©STEPHANIE LECOCQ / EFE

Puigdemont ezin dela atxilotua izan berretsi du Europako justiziak

Igor Susaeta

Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrarentzat, indargabetuta daude Kataluniako presidente ohi, Comin eta Ponsatiren aurkako euroaginduak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.