Udalbiltza. Batzar orokorra

Kohesioa ardatz hartuta

Udalbiltzak urte politiko hasierako batzar orokorra egingo du gaur, Uztaritzen.

Pirinioetako proiektuaren, herritartasunaren eta itunen balantze bat egingo du
Udalbiltzaren berrantolaketarako batzar orokorra, iazko martxoaren 2an, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Irudian, zuzendaritzakideak.
Udalbiltzaren berrantolaketarako batzar orokorra, iazko martxoaren 2an, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Irudian, zuzendaritzakideak. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Enekoitz Esnaola -

2014ko urriak 4

Joan den urtean «berrantolatu» zenetik —martxoaren 2an egin zuen batzarra, Donostian—, lehen batzar orokorra egingo du gaur Udalbiltzak, nahi aurtengo otsailean Ordizian (Gipuzkoa) euskal herritartasunaren ildoaz beste batzar bat egin zuen. Uztaritzen (Lapurdi) izango da gaurkoa, 10:00etatik aurrera. Orain arteko balantze bat egingo du, eta urte politiko berriko asmoak jakinaraziko ditu. «Kohesioa» izango da Udalbiltzaren ardatz nagusia datozen hilabeteetan.

Euskal lurralde guztien eta haietako biztanleen arteko kohesioan sakondu nahi du, eskualde baztertuenen garapenaren alde lanean segituko du, euskalgintzako eta euskal kulturako entitate gehiagorekin hitzarmenak sinatzeko xedea dauka, eta euskal ikurrak sustatzen segitzeko helburua ere bai. Hori guztia «modu progresibo batean» egin nahi du Udalbiltzak, gaurko batzarrean berretsiko duenez.

Haren arabera, urte eta erdian «aurrerapauso sendoak» eman ditu «nazio instituzio bezala osatzeko eta egonkortzeko».

Garatzen ari den egitasmoak azalduko ditu Uztaritzeko bilkuran: Euskal Pirinioetan Lan eta Bizi garapen sozioekonomikorako proiektua, euskal herritartasuna (ikurrak, marka korporatiboa, .eus...), egindako hitzarmenak (Gaindegia, Topagunea, Sortzen Ikasbatuaz, Zazpiak Bat, Kontseilua, Hekimen, EH 11 Kolore, Euskal Herriko Laborantza Ganbera), eta nazioarteko lana (batik bat, Kataluniako AMIrekin egindakoa).

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Bi pertsona maskarak soinean daramatzatela, autobusean. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Lau gako asintomatikotasunaz

Arantxa Iraola

Kutsatu guztiek ez dituzte izaten sintomak. Adituek diote COVID-19an positibo emandakoen erdiek-edo, birusa izan arren, ez dutela batere sintomarik. Horrek zaildu egiten du izurriaren kontrola.

Ikasgela huts bat, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe, FOKU

Beste hamabost ikasgela itxi ditu Jaurlaritzak

Uxue Rey Gorraiz

Eusko Jaurlaritzak esan du 280 ikasgela daudela bakartuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza sisteman, pandemiarengatik.

Sindikatuek jantoki zerbitzua bermatzeko egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudian ©luis jauregialtzo / foku

Hezkuntza Sailak 630 langile kontratatu ditu jantokietarako

Irati Urdalleta Lete

EHIGEren iritziz, ez da nahikoa Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako eskola publikoetako jantokietarako 630 langile kontratatzea. Hezkuntza Sailak ez du jardunaldi jarraitua ezarriko Haur Hezkuntzako eta lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

PCR probak, Urdulizko ospitalean. ©Aritz Loiola, FOKU

Positibo gutxiago atzeman dira

Uxue Rey Gorraiz

Beste 679 detektatu dituzte Hego Euskal Herrian, eta apaldu egin da ospitaleratuen kopurua: 42 lagun sartu dituzte erietxean azken egunean. 72 gaixo daude ZIUetan. Gizonezko bat hil da Nafarroan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna