Pedro Mari Otañoren hainbat eskuizkribu jaso ditu KM Kulturuneak

Bertsolariak Argentinan igarotako urteen lekuko dira.

Hernandorena kultur elkarteak dohaintzan eman dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari
Argentinan aurkitutako Otañoren eskuizkribuetako baten testua.
Argentinan aurkitutako Otañoren eskuizkribuetako baten testua. KMK

Igor Susaeta -

2014ko abenduak 27

Antonio Zabala zenak sakonki aztertu zituen Pedro Mari Otaño bertsolariaren (Zizurkil, Gipuzkoa, 1857-Rosario Argentina, 1910) bizitza eta obra, eta horren berri eman zuen 1990eko hamarkadaren erdialdean Auspoa bilduman bildutako bi liburukitan. Joxin Azkue Zizurkilgo Hernandorena kultur elkarteko kidearen esanetan, Zabalak bazeukan pena bat, ordea: «Bi liburu horiek Otañoren Biblia dira. Zabala, dena den, etsita zegoen, ezin izan zituelako nahi moduan ikertu Argentinan pasatutako urteak». Baina Hernandorenakoek bertsolaria han bizi izandako urteen lekuko diren eskuizkribu batzuk eskuratu ahal izan zituzten orain bizpahiru urte, eta iruditu zitzaien material horrek denen eskura egon beharra zeukala. Hortaz, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin jarri ziren harremanetan, eta adostasun bat lortu zuten. Eskuizkribu horiek diputazioari utzi zizkioten dohaintzan, eta orain Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean daude, edozeinek erabili ahal izateko moduan.

Digitalki ere kontsultatu daitezke, eta, gainera, Pello Esnal ikertzaileak eta Auspoa taldekoek apailatutako liburu bat editatu dute dokumentuen faksimileekin. 50 ale soilik argitaratu dituzte, eta Hernandorena elkartean, Zizurkilgo udaletxean eta oinordekoen zein Argentinako kultur erakundeen artean banatzeko asmoa daukate.

Halabeharrez, gerra karlisten (1833-1876) eta horrek eragindako haustura sozialaren eraginez, alde egin behar izan zuen Argentinara, bizimodua atera ahal izateko intentzioarekin. Han hil zen bertsolari familiako semea, eta 2010ean, haren heriotzaren mendeurrena zela-eta, Hernandorenako kideek erabaki zuten harantz joatea. Bertsolariaren bilobetako batekin jarri ziren harremanetan, Susana Ardanaz Txuri-rekin.

Kontatu zioten Zabalak zeukan ustea, Biblia hura osatzeko «atal bat» falta zela. «Orduan, Argentina guztia astintzen hasi zen, jendearekin hitz egiten, tiraderen izkinetan miatzen», dio Azkuek. Eta poliki-poliki izan bazen ere, hasi zen dokumentazioa, «altxorra» topatzen. Hil zen Txuri, eta familiakoei azkeneko nahi bat zuela adierazi zien: «Eskuizkribu guztiak Hernandorenakoen esku gera zitezela; guk jakingo genuela haiekin zer egin». Topatutako eskuizkribuek Zabalak 1993an eta 1994an argitaratutako Pedro Mari Otaño eta bere ingurua eta Otañoren Bertso guztiak azterketak osatzen dituzte.

Bertsotarako berezko dotorezia zuen, eta, adituen esanetan, bertso apartak utzi zituen; esaterako, Limosnatxo bat eta Mutil koxkor sortak. Herrimina izan zuen gai nagusi, Amerikako Pampetan poeman adierazi bezala. Besteak beste, artzain ibili zen hango lurretan, eta Hego Amerikako lehen euskara irakaslea izan zen.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jendea terrazetan Bilbon, astelehenean. ©Aritz Loiola/FOKU

651 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian kasu gehien atzeman diren eguna izan da: 402. Osasun Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia arratsaldean bilduko dira egoera aztertzeko.

 ©JON URBE / FOKU

«02:00etan, festak ezin du segitu eremu pribatuetan»

Aitor Biain

Herritarren parte hartze handiagoa eskatu dute ostalariek, ardura guztia beren bizkar izan ez dadin. Ataka estuan direla ohartarazi dute, eta babes ekonomikoa galdegin diote administrazioari, helegitea onartu edo ez.

Donibane Lohizuneko plaza, konfinamendu denboran ©Bob Edme

Donibane Lohizuneko ostatu bat hetsi dute

Ekaitz Etxamendi

Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Le Miam ostatuaren hestea bost egunez, zigor gisa. Neurria beterik, gaur ireki dute berriro.

Osasun langileak PCR probak egitn Donostian, iragan astean. ©Gorka Rubio/FOKU

Getxoko Bikain tabernan eta Gasteizko Sagartoki eta Oh Malbec jatetxeetan izan zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Toki horietan izan zirenek beren osasun etxera edota osasun aholkularitzara deitu beharko dute ordua hartzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Igor Susaeta

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna