Albistea entzun

ANALISIA

Rankingak asteon

Garikoitz Goikoetxea -

2015eko ekainak 14

Trantzeko hiru egun pasatu dituzte aste honetan 10.000 ikaslek baino gehiagok Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Selektibitatea egin dute. Nafarroan joan den astean egin zuten, eta Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan datorren astean dute Baxoa. Egoera berezian aurten. Inoiz ez bezalako kontrakotasuna sortu da azterketa orokortuen aurka, LOMCEk Lehen Hezkuntzan ezarritako proba dela eta. Aspaldian ez bezalako protesta egin dute familiek, desobedientzia kutsutan, proba orokortuen aurka. Selektibitateaz, aldiz, ez dago hainbesteko kexurik —eragile gutxi batzuk kenduta—. Nahiz eta, adinaren faktorea aldatuta, eredu bera den.

Ikasketa prozesua baldintzatu egingo dutela, salaketa hori egin dute LOMCEren probei buruz. Urteetan frogatu du hori selektibitateak: Batxilergoa erabat baldintzatzen du. Selektibitatean zer eta nola sartuko den, horren arabera lantzen dituzte gaiak eskoletan. Ebaluazio eredu okerra ezartzea egotzi diote Espainiari, proba horiek giltzarri izango direlako; ebaluazio jarraituari segitu beharrean, iraganeko sistemaren ildoa hartu duelako. Selektibitatearen ereduak gutxi du berritik. Errebalida benetakorik bada, hori da.

Diagnostikorako probak egin dituzte maiatz-ekainean Lehen Hezkuntzan, 8 urterekin. Ez dute eraginik ikasleen espedientean, teorian behintzat. Eta harrabots handia sortu da. Kalteen artean, bi aipatu dituzte batez ere: sailkatu egingo dituztela ikasleak, eta rankingak osatuko dituztela. Selektibitatea zer den. Milaka ikasle sailkatuko dituzte orain, probako notaren arabera; irekiko edo itxiko dizkiete unibertsitateko ateak, edo emango diete aukera karrera batean hasteko edo ez. Eta, bai, rankingak egingo dituzte. Ostegunean argitaratu zituzten Nafarroako selektibitateko emaitzak. Biharamunean, rankingak zetozen, gordin-gordin, herrialdeko kazetetan: emaitzak, eskolaz eskola, izen eta guzti. Zenbat ikasle dauden matrikulatuta, zenbatek errepikatu duten, zenbatek gainditu duten selektibitatea... Batean %60k, bestean %100ek. Bestelako irizpiderik gabe. Ranking bat soilik, bere gordinean, bere hutsean, testuinguruaren daturik gabe. 8 urte ordez, 18. Horixe da aldea.

Hezkuntzaren alorrean gauza onartua da selektibitateak hutsune handiak dituela: ez da gai ikaslearen konpetentziak neurtzeko, unibertsitateko karrera bakoitzerako hautaketarik ez du egiten...

Urteen joanak normaldu du selektibitatea, ontzat jotzeraino, bizitzan gainditu beharreko ataka gisa ikusteraino —«lasai, azkenean ez da hainbesterako», esaten diete zaharragoek ikasleei—. Eta selektibitatea ontzat jota, denak errebaliden etsai dira orain.

Ez da txantxarako gaia. Irakats-prozesuaren gakoetako bat da ebaluazioa. Diagnostikoen harira sortutako ezinegona aukera egokia izan daiteke eztabaida hasteko, nolako ebaluazio eredua nahi ote den. Finean, nolako hezkuntza nahi den. Garaia heldu da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak

Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak

Arantxa Iraola-Irati Urdalleta Lete

Osasun sailburu Gotzone Sagarduik egin du jakinarazpena: «Aparteko larritasuna ez duten» kontsultak atzeratuko dira.

Baionako txertaketa gunea, artxiboan ©Guillaume Fauveau

Pfizer dosiak ez ote diren faltako beldur dira txertaketa guneetako langileak

Oihana Teyseyre Koskarat

Eskualdeko Osasun Agentziak hobetsi du Moderna txertoak banatzea. Baionako txertaketa guneko langileek lana uzteko eskubidea aldarrikatu dute, pazienteei «gardentasuna zor» zaielakoan.

5-11 urte arteko haurren txertaketa onetsi du Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak

5-11 urte arteko haurren txertaketa onetsi du Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak

Arantxa Iraola-Irati Urdalleta Lete

Hilaren 15etik aurrera autonomia erkidegoek haurrak txertatzen hasi ahal izango dutela jakinarazi du

Munilla meza ematen Azpetian (Gipuzkoa), 2019an. ©Javier Etxezarreta / EFE

Donostiako apezpikutza utziko du Jose Ignacio Munillak

Paulo Ostolaza

Ia hamabi urte egin ditu karguan. Alacanteko (Herrialde Katalanak) gotzaina izango da aurrerantzean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.