Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Ardo ondua edo urardotua

Publizitatea

Iritzia

HIZPIDEAK

Ardo ondua edo urardotua

 
Mahastiak Bastidan, Araban.
Mahastiak Bastidan, Araban. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

2017-08-12 / Gurutze Izagirre

Duela urtebete, pausoa eman zuen ABRA Arabako upategi elkarteak. Arabako Mahastiak izenarekin, Arabako Errioxan ekoizten den ardoarentzat sor-marka propioa sortzeko lehen tramiteak hasi zituen Eusko Jaurlaritzan. Horren helburua «ustiapenen etorkizuna bermatzea» izango litzateke, negozio eredu «bereizi bat» errespetatuz eta mahastiari dagokion balioa aitortuz —Errioxako ekoizpen handiko upategietatik ihesi eta haiek markatutako bide estuekin nekatuta—.

Erakundeek hartu-emanak hasi zituzten, ordea, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren adierazpenek begi bistan uzten dutenez: «Arabako Errioxaren eta erakundeen presioak fruitua eman du». Konforme daude Errioxaren sor-markaren barruan, bateko eta besteko jatorriaren hizkiak neurri berean agertuta botiletan; lehen azpieskualde deitutakoak orain eremu izendatuta. Konformatu dira erakundeak, eta EAJk eta EH Bilduk ere ontzat eman dute akordioa.

ABRAk jakinarazi du bi urtez probatuko duela, akordioaren bidez bere eskaerak egoki bideratzen diren ikusteko. Ez dute guztiz baztertu sor-marka propioaren bideari berriro heltzea, akordioaren emaitzek ez badituzte gogobetetzen.

Bi urte hauetan, ikusi beharko da Arabako upategi txikiak Errioxako upategi handien itzalean geratzen diren, akordioa urardotuta, edo Arabako ardoak bere ezaugarriekin bereizteko bidea egiten duen, onduta.

Publizitatea

Sortu kontua
Gurutze Izagirre Gurutze Izagirre

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak