Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Presoak, lekurik gabe

Publizitatea

Iritzia

HIZPIDEAK

Presoak, lekurik gabe

 
Paper arrea jarri dute obra erretiratuen lekuan.
Paper arrea jarri dute obra erretiratuen lekuan. G. ESTRADA / EFE
Kultura sustatu behar omen da bizikidetzarako. Arteak eskaintzen omen ditu espazio libreak gizartean zein norberaren baitan eztabaida sortzen duten gaiei buruz aske aritzeko. Kulturgileen —eta politikarien— ahotik entzun izan ditugun baieztapen horiek hankaz gora jarri zituzten atzo Donostiako Koldo Mitxelenan aurkeztu zen Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak erakusketan. Izan ere, hainbat euskal presok eginiko lanak erretiratu egin zituzten Donostia 2016ko arduradunek. Hauek arrazoiak:«ETAko presoek» egindako obrek «terrorismoaren biktimak mindu» ditzaketela. Eta ez preseski obrek halakorik eragiten zutela uste zutelako; baizik eta egileak direnak direlako. Hau da, euskal presoak —nabarmentzekoa da arrazoi horiekin ez daudela ados erakusketaren komisarioak, eta zentsura salatu dutela—.

«Artearen bidez gogoeta sustatzea» duela xede dio Donostia 2016k erakusketari buruz. Baina nola bultzatu benetako hausnarketa serio bat, demagun, azken hamarkadan izan dugun gatazkaz, haren protagonistei bizkar emanda? Zein dira, bada, biktimak afera honetan? Eta nola jakin zer gauzak zeinen sentsibilitatea urratzen duen?

Gai guztiak eta pertsona guztiak aintzat hartzen ez dituen kultur eredu batek ez du balio denbora-pasarako baino gehiagorako.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak