mikel p ansa
HIZPIDEAK

Hurrengoa

2016ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
EAJri eta Ahal Dugu-ri mintzatu zaie, bereziki, EH Bildu, eta proposatu die hiru akordio handi egitea, bakegintzaz, gai sozialez eta erabakitzeko eskubideaz. Azken horretaz eman ditu xehetasun gehien Arnaldo Otegik, eta Ibarretxe planaren arrastoari jarraitu dio, nolabait, Euskal Autonomia Erkidegoko estatutua eta Nafarroako Foru Hobekuntza erreformatzea ontzat jo baitu, erabakitzeko eskubidea barruan txertatzeko.

2005ean, Ibarretxeri Madrilera joateko hiru boto eman zizkion ezker abertzaleak, jakinik han atzera botako ziotela testua. Horretan ito zen Ibarretxe plana. Orain, bide bera egiteko prest agertu da EH Bildu. Seguru asko, urrunagorako pausoak emateko zailtasunengatik —«errealitatearen eta indar korrelazioaren printzipioak» aipatu ditu Otegik, proposamena aurkeztean—.

Joseba Egibar GBBko buruak uda honetan BERRIan argitaratutako iritzi artikuluan markatzen zuen bidearekin bat dator, puntu batzuetan bederen, EH Bilduren proposamena, eta jeltzaleek han-hemen esan dute koalizioarekin akordio nagusi batzuk egiteko premia dagoela. Baina hauteskundeen ondoren PSErekin ituna berritzea logikoa litzatekeela ere esan du Andoni Ortuzarrek. Ahal Dugu, berriz, printzipio orokorretatik praktika zehatzetara nola jaitsiko den ikusteko dago oraindik ere. Itxura du, beraz, irailaren 25a pasatu arte itxaron beharko duela EH Bilduk, erantzun zehatzak jasotzen hasteko.

Edozein moduz, Otegiren proposamenaren bigarren partean dago muina: zer egingo dute alderdiok Madrilen ezezkoa jaso ondoren?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.