Noiz sortua: 2017-01-18 00:30:00

HIZPIDEAK

Grebek ez dute balio ezertarako

Langileen agerraldia, atzo.
Langileen agerraldia, atzo. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Jakes Goikoetxea -

2017ko urtarrilak 18

Ez, ez, grebek ez dute ezertarako balio, grebak beti egiten dira garai desegokietan eta grebek kalte egiten diete herritarrei. Euskal Herriko patronalen eta agintari politikoen betiko leloa, grebarik eta protestarik gabeko herrialdean bizitzea amets. Bada, grebek, batzuetan, ez dute balio bakarrik protesta egiteko, haserreak bideratzeko, arazoak azaleratzeko, langile guztiak ez direla otzanak erakusteko... Grebek, batzuetan, langileen eskaerak lortzeko eta lan baldintzak hobetzeko balio dute. Gipuzkoako errepideen mantentze lanetako langileena da azken adibidea. 315 eguneko grebaren ostean, akordioak sinatu dituzte ELAk eta aldi baterako hiru enpresa elkartek. Hain zuzen, greba honen berezitasunetako bat da aldi baterako hiru enpresa elkartetako langileek bat egin dutela, borroka bakarrean. Ia ehun langile dira, hamar hilabetean greban.

Azpikontratatutako lanak dira. Azpikontratatutako zerbitzu publikoak. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiarena ere bada langile horien lan baldintzen ardura. Erakundeak ezin dio uko egin adjudikatzen dituen lan eta zerbitzu publikoetako langileen lan baldintzak zaintzeari. Jakina baita azpikontratazioen soka amaigabean enpresek zertan aurrezten duten dirua.

Akordioa osatzeko, Foru Aldundiak etorkizuneko adjudikazioetan jaso beharko lituzke hitzartutako baldintza berriak.

Langileek ikasi dute zerbait. Enpresek eta foru aldundiak ere badute zer ikasia.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 4an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zortzi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bederatzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.607 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.086 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ertzaintzaren kontrol bat, Kantabriako (Espainia) mugan. ©Aritz Loiola / Foku

Beste hiru pertsona hil dira COVID-19ak jota

Berria

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lau pertsonak eman dute positibo PCR proban, eta 56k test azkarrean. Ez dute inor ospitaleratu, eta pertsona bat atera dute zainketa intentsiboen unitatetik.

Herritarrak paseoan, Donostiako Ondarreta hondartzaren ondoan. ©JON URBE / FOKU

Hirugarren fasera igaroko da Hego Euskal Herri guztia

Ainhoa Larretxea Agirre

Hirugarren fasetik aitzinera autonomia erkidegoetako lehendakariek izango dute erabakiak hartzeko eskumena. Alarma egoera bukatu arte etenda egongo da Hegoaldeko mugikortasuna. 

Alemaniako Esslingen hirian klima larrialdia aldarrikatzeko eginiko protesta bat, apirilean. ©RONALD WITTEK / EFE

Eredu ekonomikoari, zapata ekologikoak

Maite Asensio Lozano

'COVID-19 osteko Euskal Herriko ekonomia ekologikoaren alde' manifestuaren bi sustatzaile elkartu ditu BERRIAk, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira. Zientziak mahai gainean jarritako ebidentziei erreparatuta, «norabidea aldatu» behar dela esan dute, eta urrats sendoak eskatu dizkiete gobernuei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna