Albistea entzun

HIZPIDEAK

Piztien bazka Baionan

Baionako sexu erasoak salatzeko protesta, atzo.
Baionako sexu erasoak salatzeko protesta, atzo. BOB EDME

Iñaki Petxarroman -

2015eko abuztuak 1 - @petxarroman

Jai eremuan, errituaren bidez, errealitatea aldatu egiten da; beste denbora eta espazio batean sartzen da gizartea, Margaret Bullen antropologoak dioenez. Hori gertatzen da, esaterako, alardean uniformea janztean edo inauterietan mozorrotzean. Bullenen ustez, baina, horrek ez du esan nahi arauak aldatzen direnik. Arauak hor dira, gizarte patriarkalarenak, adibidez, Irun eta Hondarribiko alardeetan andreei eskopetarekin desfilatzea galarazteko.

Gizarte patriarkal matxistaren arauak hor dira festetako sexu erasoetan ere. Erasotzaileak badaki delitu larri bat egiten duela, baina iruditzen zaio eskubidea duela, besteak beste, Jean Grenet auzapez ohiak 2005ean esan zuenak horretarako bidea ematen diolako: «Goizeko hiruretan gainekoa kenduta eta tangarekin dantza egitean errazago gertatzen dira bortxaketak».

Emakumeak ez dira erasoen biktima bakarrak, baina bai eraso sistematikoen jomuga etengabeak. Imajina al dezake inork gizon kazetari bati, festetan lanean ari dela, inork ipurdia ukitzea? Emakume bati halakoak egitea bai, gizonen batek pentsa dezakeelako broma dibertigarri bat egiteko eskubidea duela. Hein berean, besteren batek pentsatuko du pixka bat pasatzeko baimena duela, kale ilun batean andre bat bortxatzeko. Eta bada garaia ezetz esateko, bada garaia gizarte eta erakundeen presioa handitzeko, piztiek uler dezaten Baionan urtero gertatzen dena ez dela ez normala, ez ulergarria.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.