Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Muga mentalak gotortzen

Publizitatea

Iritzia

HIZPIDEAK

Muga mentalak gotortzen

 
Argazkia: JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

2017-05-19 / Jakes Goikoetxea

Egun batean, txalupa pneumatikoak baino gehiago itsasontzi bihurtutako haurrentzako puzgarri diruditenak, Mediterraneo itsasoaren handitasunean galduta, jendez beteta, ontzia bainuontzi bihurtzeko arrisku etengabean. Gizonak, beltzak, noraezean eta laguntza eske. Erreskate ontzi baten laguntza lortu dute. Beste hainbat itota hiltzen dira —aurten, milatik gora—, lurrera iritsi ezinik edo ez aurrera ez atzera, laguntzaren zain. Salagarria da Europako Batasuneko eta Frontex misioko arduradunen jarrera, askotan laguntza ukatzen baitiete migratzaileei, eta lana gobernuz kanpoko erakundeen esku utzi.

Egun berean, Jon Iñarritu EH Bilduko senatariaren txio bat, haren jarraitzaileei zera galdetuz: «Ba al zenekien azkeneko bost urteetan Ipar Mugan gutxienez 25.000 lagun kanporatu dituztela mugan bertan, Malagako Akordioan oinarrituta?». Alegia, Espainiako poliziek eta guardia zibilek mugan atzemandako 25.000 migratzaile itzularazi dituztela momentuan mugaren beste aldera, Canfrancen, Jonqueran, Portboun, Puigcerdan eta Irunen. Euskal Herriari dagokionez, ia 5.700 izan dira Irun eta Biriatu arteko mugan, 2012tik 2015era. Alegia, ia lau kanporatze egunero. Datu ezezaguna, harrigarria eta izugarria, baita migratzaileekin eta errefuxiatuekin lan egiten duten elkarteentzat ere; baina kanporatzeak egiten dituen erakundeak, Espainiako Gobernuak onartua. Migratzailea Gipuzkoan sartu, Espainiako poliziek edo guardia zibilek atzeman, eta buelta Lapurdira. Eta hemen ez da ezer gertatu. Frantziak eta Espainiak paperik gabekoak «formalitaterik batere gabe» kanporatzeko eskubidea onartu zioten elkarri 2002an.

Mugek lausotu behar zuten garaian, mugak gotortzen eta sendotzen ari dira, geografikoak eta mentalak.

Publizitatea

Sortu kontua
Jakes Goikoetxea Jakes Goikoetxea

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak