Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Urrats trakets bat gehiago Katalunian

Publizitatea

Iritzia

HIZPIDEAK

Urrats trakets bat gehiago Katalunian

 

2017-09-14 / Jakes Goikoetxea

Espainiako Gobernua igotzen ari da galdeketaren eta galdeketaren aldekoen kontrako neurrien tonua eta indarra. Trakets eta baldar, ohi duen legez. Alkateen kontra jo du orain, fiskal nagusiaren bitartez. Jose Manuel Maza fiskal nagusiak agindu du deklaratzera deitu ditzatela urriaren 1eko galdeketarako lokalak uzteko dekretua sinatu zuten alkateak. 700dik gora dira. Deklaratzera joango ez balira, atxilotzeko agindu du Espainiako Gobernuaren etxezainak. Ez da izango, ordea, irudi sortarik poliziak herriz herri alkateak atxilotzen: alkate gehienak —PDECatekoak eta ERCkoak— gogoz kontra baina beren kabuz joango baitira deklaratzera; CUPekoak ez. Fiskal nagusiak mossoei eman die alkateak atxilotzeko, lan zikina egiteko, agindua. Kataluniako Gobernuak zuzentzen eta babesten duen poliziari. Herritarren onespena jaso berri duen poliziari. Ikusteko dago ea mossoek atxilotuko dituzten CUPeko alkateak eta alkate horiek zein neurritan eragotziko dituzten atxiloketak. Eta, atxilotuko ez balituzte, Espainiako Gobernuak nola erantzungo lukeen. Arrazoia galduta, ezezkoan tematuta, indarraren erabilera baino ez baitzaio geratzen geldiezina dena geratzen saiatzeko.

Izan ere, deskonexio garrantzitsuena egina dago.

Publizitatea

Sortu kontua
Jakes Goikoetxea Jakes Goikoetxea

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak