Noiz sortua: 2016-05-24 00:30:00

HIZPIDEAK

Ultrak, gobernu atarian

N. Hofer hautagai xenefonoaren aldeko kartel bat.
N. Hofer hautagai xenefonoaren aldeko kartel bat. C. BRUNA / EFE

Iñaki Petxarroman -

2016ko maiatzak 24

Arnasa hartu dute analista eta agintari gehienek, lehia estuaren ostean, azkenean, Alexander Van der Bellen hautagai ekologista, ozta-ozta, gailendu zaiolako Norbert Hofer eskuin muturreko hautagai xenofoboari Austriako presidentetzarako bozetan.

Gertatutakoak, baina, ez luke inor lasaitu behar. Izan ere, gertatutakoak zerbait adierazten badu, hauxe da: eskuin muturrekoak aginterako prest daudela Austrian. Eta, horri gehitu behar zaio beste gauza garrantzitsu bat: euren proposamen politiko xenofoboak ?Austria eta austriarrak lehenengo? normal-normal sartzen ari direla beste alderdien eguneroko praxi politikoetan, Austrian eta beste herrialde askotan.

Izan ere, ez da ahaztu behar, adibidez, Tiroletan, Italia eta Austria arteko mugan, immigrazioari aurre egiteko 250 metroko hesi bat ez duela FPO alderdi ultrak agindu, Heinz Fischer presidente sozialdemokratak baizik. «Europara sartzen direnen gaineko kontrol zorrotzagoak behar ditugu», esan zuen proiektua aurkeztean. Hungarian, Bulgarian, Melillan (Espainia) edo Calaisen (Frantzia) antzera egin dute eskuin muturrekotzat jotzen ez diren gobernuek.

Eta Europaren arazoa horixe da: ideologia eta politika xenofoboak erroetaraino sartu zaizkiola. Beraz, denbora kontua besterik ez da eskuin muturreko presidente bat izatea Europako Batasunean.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 27an eguneratua, 18:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, hemeretzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bederatzi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.812 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.034 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Lanbideren Gasteizko bulego bat, itxita ©Luis Jauregialtzo, Foku

Munduko bortz gaztetatik batek lana galdu du pandemia hasi zenetik

Berria

Lanaren Nazioarteko Erakundearen arabera, koronabirusak eragindako krisiak bereziki eragiten die gazteei. Lana duten gazteen %23ri lan orduak murriztuko dizkiete. Erakundearen arabera, emakumeak ari dira bereziki pairatzen krisiaren ondorioak. 

Ursula von der Leyen, artxiboko irudian, ©OLIVIER HOSLET / efe

Bruselak 750.000 milioi euroko funtsa proposatu du

Iker Aranburu

500.000 milioi laguntza zuzenak izango lirateke, eta beste 250.000 milioi, maileguak. Zerga berriekin ordaindu nahi du hartuko duen zorra. Harrera beroa izan du hegoaldean, baina hotza iparraldean.

Manuel Castells Espainiako Unibertsitate ministroa, joan den astean, Diputatuen Kongresuan. ©Kiko Huesca / Efe

Unibertsitate tasak jaitsi beharko dituzte Hego Euskal Herriko administrazioek

Andoni Imaz

Castells Espainiako Unibertsitate ministroak adierazi du unibertsitateek finantziazio gehiago behar dutela, baina hori ezin dela egon «baliabide gutxien dituzten familien eta ikasleen bizkar».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna