inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Ispiluak

2017ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu lehendakariak ez du Kalaluniako ispiluan begiratu nahi. «Autogobernua», «ituna» eta «alde biko harremana» dira euren programaren ardatzak, «lege esparruarekiko errespetuan». Kataluniak, nonbait, ordezkatzen duen alde bakarreko hausturatik ihesi, 2020rako estatutu berri bat nahi du adostu Jaurlaritzak. EAJren hauteskundeetako programan aipatzen zen erabakitzeko eskubidea ere desagertu da gobernu programatik, agian sozialistekiko harremana gozatze aldera.

Juan Jose Ibarretxek eta Artur Masek Donostian egindako ekitaldi jendetsuaren oihartzun politiko-mediatikoaren oraindik hor dagoela heldu da gobernuaren egitasmoa. Ezin liteke izan kasualitatea Jaurlaritzak Artur Masekin izan duen harrera hotza, harekin urruntasun politikoa erakusten baitu harrera ofizialik ere egin ez izanak. «Errealitate ezberdinak gara, eta haienak ez du zerikusirik Euskadik historian zehar jarraitu duenarenarekin», adierazi du lehendakariak.

Alde bakartasunaren bidea, ordea, ez da Kataluniako subiranistek euren gogoz hobetsia. Nahiago lukete, Urkulluk bezala, alde biko ituna. Herri burujabe bat islatu ahal izateko, adostasunaren ispilu horretan begiratu nahi lukete haiek ere. Kontua da Espainiak ez duela horretarako aukerarik ematen. Ondorioz, Kataluniako ispilu horretan begiratu nahi ez badu, zertan ari da pentsatzen Jaurlaritza, Espainiak derrigortzen duen betiko ispilu horretan ez bada?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.