Noiz sortua: 2016-05-29 00:30:00

HIZPIDEAK

Uema, urte askoan

Uemako udal ordezkariak, atzo, Leitzan.
Uemako udal ordezkariak, atzo, Leitzan. BERRIA

Iñaki Petxarroman -

2016ko maiatzak 29
Baztani epaitegietatik etorritako azken erasoaren itzalpean eta Iñaki Arregi koordinatzaile ohia gogoan ospatu du 25. urteurrena Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Uemak. Dima, Legorreta eta Ziortza-Bolibar gehituta, 76 dira dagoeneko erakundeko kideak. 76 dira euskaraz bizitzeko hautua egin duten udalak, elkarlanean eta elkarren babesean.

25 urteotan egindako urratsez harro, zeruertzean ageri diren laino beltz batzuen mehatxuaz jakitun, sinbolikoki eta praktikoki sekulako indarra dauka Uemak. Izan ere, euskararen arnasguneek ematen baitute bide —beste leku batzuetan baino errazago, behintzat— euskaraz bizitzeko, kalean, lagun artean, familian eta administrazioan.

Eta Uemako udalek ondo dakite nolakoa den euskaraz bizitzeko eskubidearen aldarrikapena errealitate bihurtzeko jauzia, zenbat oztopo dauden bidean. Hala, ohartu dira arnasguneetan ere ari dela moteltzen euskararen arnasa sakona, bai hirigintza proiektuek herrietara ekarritako kanpotarren ondorioz, bai erdarek etxeko sukalderaino sartzeko duten indarraren ondorioz.

Eta Uemak ardura handia du. Beste eragile batzuek baino errazago baitu euskaraz bizitzea. Euskaraz bakarrik. Erakustea hori ez dela beste hizkuntzen aurka egitea. Norbere hizkuntza lehenestea norberari baitagokio, kanpotik etor litekeenaren zain egon gabe.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna