Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Trumpen zaunkak

Publizitatea

Iritzia

HIZPIDEAK

Trumpen zaunkak

 
Donald Trump AEBetako presidentea.
Argazkia: MICHAEL REYNOLDS / EFE

2017-08-13 / Iñaki Petxarroman

Zakur zaunkaria nekez dela hozkaria dio euskal esaera zaharrak, eta denborak esango du AEBetako presidente Donald Trumpen kasuan ere halakoa izango den. Izan ere, Ipar Koreari eraso egiteko mehatxua egiten pasatu du aste osoa, Piongiangek esan ostean prest dagoela Guam uharteari misil nuklearrak jaurtitzeko. Gutxiagogatik sartu izan dira AEBak gerran zenbait herrialdetan, baina jakina da Ipar Koreari eraso egiteak Txina ere aztora dezakeela, eta AEBek kontu handia izaten dute Asiako potentzia erraldoia ez zipriztintzeko. Horregatik, zaunka horietatik hozkadaren bat etorriko ote den munduak arretaz eta kezkaz itxaroten duen bitartean, Venezuelara ere bidali du orro bat Trumpek: hots, aukera asko dituela herrialde horretan ekiteko, eta ez duela baztertzen esku hartze militarra ere. Zeresanik ez, mehatxua bera oso larria da. Herrialdeko tentsio politikoari danbada izugarria eragingo lioke kanpoko esku hartze militar batek, eta benetako kaosa sor daiteke, Venezuelan ez ezik, baita Hego Amerika osoan ere.

Kontu handia izan beharko luke txakur zaunkariak hozka hasi aurretik, zeren inork ez baitu zalantzan jarriko nolako mina egin dezakeen haren masailezur bortitzak. Baina, aldi berean, politikoki eta diplomatikoki gero eta egoera zailagoan den Nicolas Madurori arnasa berri bat ere eman diezaioke, inperialismoaren esku hartze zuzena bere azalean sarritan pairatu duen kontinente batean.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak