Albistea entzun

HIZPIDEAK

Kanpaina, kanpaina gabe

Junqueras eta Mas, Kontsulta Legea onartu ostean.
Junqueras eta Mas, Kontsulta Legea onartu ostean. T. ALBIR / EFE

Jon Ordoñez Garmendia -

2014ko urriak 1 - @jonordoez

Galdeketa bai, baina kanpainarik gabe, oraingoz. Auzitegi Konstituzionalak, espero zitekeen moduan, Kataluniako Kontsulta Legea eta azaroaren 9ko galdeketa behin-behinean bertan behera utzi ostean, Kataluniako Gobernuak esan du partida ez dela amaitu —hori ere espero zitekeen—. Hemendik aurrera, ordea, ezin da aurreikusi soka non hautsiko den. Francesc Homs gobernuko bozeramaileak badaezpada esan du «prozesuak» mobilizazioa eta batasun politikoa behar dituela aurrera egiteko; adierazi du horietako batek kale egiten badu arrakalak sortzeko arriskua dagoela: ziurgabetasuna. Espainiak ez du lortu, oraingoz, debekuaren aurrean batasuna haustea, eta galdeketaren aldekoek eutsi diote, ustelkeria kasuak eta desobedientzia deiak tartean.

Artur Masek igandean aurreratu zuenez, batasun politikorako borondatea erabatekoa da; gaur, parlamentuak galdeketaren kontrol batzordeko kideak izendatuko ditu, eta presidenteak bilera sorta bat hasiko du debekuaren aurka zer egin erabakitzeko. Oraingoz ez dago besterik, eta zaila da zer etorriko den aurreikustea. Demokraziaren izenean galdeketa bat debekatzeak jarri du martxan gurpil zoroa: kanpainarik gabeko kanpaina izango da azaroaren 9koa, bai, baina kanpaina debekatzen duten horiek dira, hain zuzen, galdeketan baiezko erantzun bikoitzaren alde kanpaina onena egiten ari direnak.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.