Albistea entzun

HIZPIDEAK

Eskubideak babesteko

Espainiako lehendakariorde Saenz de Santamaria, atzo.
Espainiako lehendakariorde Saenz de Santamaria, atzo. EFE

Amagoia Gurrutxaga Uranga -

2014ko azaroak 1 - @AmagoiaGu

Zuria dena beltza dela ebatzi eta, segidan, beltza den guztia debekatu. Politika egiteko modu ohikoa da zenbait gunetan. Gauzei beren mesederako buelta emateko gaitasun horri esker, euskarazko egunkari nazional bakarra ixteko operazio politiko-militarra «euskal herritarren eskubideen eta askatasunen aldeko eta babeserako» ekintza izendatu zuen asteon epailearen aurrean deklaratzen ikusi dugun Barne ministro ohi batek. Oso antzeko esaldia erabili zuen atzo Espainiako lehendakariordeak Katalunian bihar zortzirako deituta dagoen galdeketa inpugnatzeko erabakia argudiatzeko. «Demokrazia eta katalanen eskubideak babesteko» hartu omen du Madrilek galdeketaren gaia Auzitegi Konstituzionalera eramateko erabakia. Horiek hitzak. Iritzia eman nahi dutela argi asko utzia duten herritarrei hitza ukatzeaz ari da Espainiako Gobernua, baina, ekintzan. Demokraziaren aurkako neurriak bata bestearen atzetik hartzen.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak datorren astean PPren gobernuari arrazoi ematea espero da. Azaroaren 9an Kataluniaren aurka zer egingo ote duen Madrilek ez dago hain garbi. Egun horretan katalanek galdeketaren aldeko aldarri indartsua egiten badute, oztopoak oztopo, Masek ere ekintzetara pasatu beharko du. Demokrazia eta katalanen eskubideak babesteko. Hitzetatik harago.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...