HIZPIDEAK

Porrot txiki bat

Jose Iribas, atzoko parlamentuko eztabaidan.
Jose Iribas, atzoko parlamentuko eztabaidan. IÑIGO URIZ / ARP

Mikel P. Ansa -

2015eko otsailak 20
Ez da hau izango Nafarroako euskaltzaleek amesten zuten aldaketa, baina bada zerbait. Ia 30 urte behar izan dira euskararen legeari aldaketa esanguratsu bat egiteko —2010ean ere aldatu zuten legea, baina lau herri eremu mitora sartzeko besterik ez—. Hogeita hamar urte, legeari komarik ere aldatu gabe, legea euskarari eusteko harrizko horma bat izan dadin, euskara ez dadin heda iparraldeko mendietatik hegoaldeko haranetara. Eta hala da oraindik, horma bat da oraindik legea, haren funtsezko oinarria, hizkuntza eskubideen zonifikazioa, ez delako aldatu. Oposizioak pitzadura bat egin dio legeari, ordea: Nafarroako Gobernua derrigortuko dute D eredua eskaintzera lurralde osoan, hezkuntza sistema publikoan. Euskarari buruzko eskubide bat, legez, Nafarroako lurralde osoan aitortzen den lehen aldia izango da noski. Garaipen sinboliko bat da euskalgintzarentzat, praktikan zer eragin izango duen ikusteko dagoelako. Aurrematrikulak eginak dituzte gurasoek, eta legea ezartzeko dekretua garatzea UPNren gobernuaren esku dago orain. Ikusteko dago eskola publikoetan euskarazko gelak sortzeko zer ratio eta zer baldintza jarriko dituen. Eta ikusteko dago hegoaldeko ikastola batzuei nola eragingo dien aldaketak. Maiatzean hauteskundeak izanik, oso litekeena da gobernu berriari egokitzea aldaketa horren kudeaketa. Halere, legeak aldatzea eta hizkuntza eskubideak aitortzea posible dela erakutsi du atzoko parlamentuko bozketak. Porrot sinboliko bat UPNrentzat.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna