Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Bi mundu paralelotan

Publizitatea

Iritzia

HIZPIDEAK

Bi mundu paralelotan

 
Hezkuntza murrizketen aurkako protesta, ekainean.
Argazkia: M. R. / ARP

2017-02-17 / Mikel P. Ansa

Sindikatuak entzun atzo, eta Cristina Uriarte sailburuari kasu egin herenegun, hezkuntza munduan bi mundu paralelo daudela ematen du. Uriartek, esan, esan zuen PISAko emaitza txarren erantzule bakarrak ez direla irakasleak, baina ez dute horrela hartu langileek: «Sailburuak langileen kontra jo du». Irakasleen irakasteko moduaz, unibertsitatean onenak hartzeaz, metodoaz eta plan bereziez aritu zen Uriarte herenegun. Lan baldintzez, behin-behinekotasunaz, inbertsio eskasez aritu ziren sindikatuak atzo. Grebara deitu dute, ez Nafarroan oraindik, gobernuarekin negoziatzen ari direlako, baina bai Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Diskurtsoak aspaldikoak dira: Hezkuntza Sailak ukatu arren, murrizketak egon direla salatu dute askotan sindikatuek, irakasleak falta direla, baliabideak eskasak direla. Bi mundu, aurrez aurre.

Argudioak eta diskurtsoak alde batera utzita, edozein moduz, PISAren emaitzek, Uriarteren agerraldiak eta sindikatuen deialdiak agerian utzi dute hezkuntza sistemari buruzko eztabaida zabal eta integral bat egiteko beharra dagoela. Eta irakasteko moduez eztabaidatu behar da, hizkuntza ereduez, edukiez, emaitzez —ikasleek ebaluazioak gainditzea ote den emaitza on bakarra—... Baina baita baliabideez ere. Zeren eta ikasgeletako ratioak handitzeak eta ikasle gehiagorentzat irakasle gutxiago egoteak ez du ematen metodo eraginkorrena, esate baterako, ikasleen ulertzeko trebeziak handitu eta hobetzeko.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak