Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

HIZPIDEAK

Dozenaka batzuk gehiago

Espainiako fiskalen biltzarra, atzo.
Espainiako fiskalen biltzarra, atzo. CHEMA MOYA / EFE

Gurutze Izagirre -

2014ko azaroak 20 - gizagirre@berria.eus

Ezustekorik ez du hartu Kataluniako fiskalak. Uko egin zion A-9agatik Generalitateari kereila jartzeari —eta ez dira independentista susmagarriak—. Baina espero zuen Espainiako Fiskaltzak agindua ematea, eta ia prest omen du kereila. Generalitateko presidentearen, presidenteordearen eta Hezkuntza sailburuaren kontra egingo dute A-9aren harira. Artur Mas presidenteari desobedientzia, prebarikazioa, justizia oztopatzea eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotziko diote, besteak beste. Torres-Dulce fiskalburuak fiskalen bilkuraren babesa bilatu du kereilari bide emateko. Ikusteko dago Kataluniako Auzitegi Nagusiak tramiterako onartuko duen, baina Masen gobernuak prest omen du erantzuna. Autoinkulpazioaren bidea ere urratu dute galdeketaren aldeko alderdiek. Auzi politikoa judizializatu dute berriz ere. Botere banaketa ameskeria da Espainian.

Testuinguru honetan joango da Rajoy Kataluniara, etzi. Ikusteko dago Masekin bilduko den. Baita PP eta CiU akordioren bat josten ariko ote diren ere.

Bien bitartean, Rajoyren gobernua Kataluniako auziarekin egiten ari den pauso bakoitzak —fiskaltzaren bultzadarekin azkena, atzokoa— independentziaren aldekoak berean berrestea eragiten du, dudan daudenak independentziaren alde jartzea eta beste dozenaka batzuk gehiago independentziara lerratzea. Ez doaz bide txarretik.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.