Noiz sortua: 2017-03-23 00:30:00

HIZPIDEAK

Hatzarekin markatzen

Protesta bat, iaz, Barakaldon.
Protesta bat, iaz, Barakaldon. BERRI OTXOAK Tamaina handiagoan ikusi

Jakes Goikoetxea -

2017ko martxoak 23
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Zerbitzuetako Sailak hatz marka eskatuko die Lanbiden enplegua edo gizarte laguntzak eskatzen dituztenei. Baita Lanbideko langileei ere. Lanbidera gizarte laguntza eske jotzen dutenen artean daude diru sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) jasotzen dutenak. Ez da kasualitatea halako neurri bat DSBEaren iruzurrari eta erabilera desegokiari aurre egiteko neurri sorta baten barruan egotea. Gainera, Beatriz Artolazabal sailburuak iragarri du iruzurraren kontrako talde bat sortuko dutela eta lankidetza estuagoa izango dutela Ertzaintzarekin, udaltzaingoekin eta Espainiako Gizarte Segurantzarekin, iruzurra detektatzeko.

Jaurlaritzak bere egin du Javier Maroto Gasteizko alkate ohiak 2015ean egindako proposamena. Orduko sailburuak, Miguel Toñak, proposamenari erantzun zion ez zela beharrezkoa eta «eztabaidagarria» iruditzen zitzaiola Administrazioaren eta herritarren arteko harreman mota hori DSBEaren jasotzaileekin erabiltzea. Zenbait egunkariren tituluek eta haiek herritar askorengan eragiten duten ezinegonak eragina izan dute egungo agintariengan, ordea.

Gero alferrik da, DSBEaren jasotzaile guztiak kriminalizatu eta estigmatizatu eta gero, haien egoera prekarioa ahaztu eta gero, DSBEan atzemandako iruzurra %1 baino txikiagoa dela esatea.

Iruzurrari aurre egin behar zaio, bistan da. Gizarte laguntzetakoari ere bai. Kontua da iruzurgile txikien kontrako neurriekin eta zalapartarekin estaltzen dutela iruzurgile handien kontrako neurri eta baliabide falta.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Apirilaren 5ean eguneratua, 14:00etan. ©

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 11.701 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 693 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 3.709 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Iñigo Urkullu lehendakaria, bideokonferentzia batean. ©Irekia

Iñigo Urkulluk «normaltasunera bueltatzeko plan bat» eskatu du

Berria

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak babesa adierazi dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak alarma egoera apirilaren 26ra arte luzatzeko egindako eskaerari. Ekonomiaren jarduera etetean «malgutasunez» jokatu izana eskertu dio.

Nafarroako erietxeko langileak, txalo jotzen, iragan asteazkenean. ©Idoia Zabaleta / Foku

Sanchez aztertzen ari da sintomarik gabeko gaixoak kiroldegietan bakartzea

Berria

Pedro Sanchezek bilera bat egin du autonomia erkidegoetako presidenteekin, eta azpiegituren zerrenda bat eskatu die hilaren 10erako, atzemandako kasu positibo asintomatikoak kokatzeko. Adierazi die milioi bat test banatuko dituela «detekzio goiztiarrerako».

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, artxiboko argazki batean. ©Andoni Canellada / Foku

Otegirentzat, Moncloako Itun berriek «eskubide sozialak eta ekonomikoak urratzea» eragingo lukete

Berria

EH Bilduk astelehenean erabakiko du alarma egoera luzatzeari buruzko jarrera. Dena dela, orain artekoarekin «koherentea» izango dela esan du Arnaldo Otegik. Aurreko aldietan abstentziora jo dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna