Albistea entzun

HIZPIDEAK

Nor dagoen prest eta nor ez

Espainiako Auzitegi Konstituzionala.
Espainiako Auzitegi Konstituzionala. JUAN CARLOS HIDALGO / EFE

Jon Ordoñez Garmendia -

2014ko azaroak 5 - @jonordoez

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du ezustekorik eman. Kontsulten legea eta hasierako bateko azaroaren 9ko kontsulta bertan behera utzi zituen moduan utzi du Generalitateak egun bererako deitu duen «parte hartze prozesua». Oraingoan, ordea, Generalitateak debekuaren ostean iragarri du eutsi egingo diola galdeketari, «eragin eta ondorio guztiekin». Garbi zegoen zirt edo zart egiteko unea iritsiko zela lehenago edo geroago, eta badirudi hasi dela argitzen galdeketaren auzia.

Kataluniarrek bozkatu egingo dute igandean. Kataluniako gizarteak erakutsi du euren esku dagoela modu batera edo bestera bozkatzea, eta hain dela oinarrizkoa, ukaezina baitzaie gizartean dagoen kontsentsuarekin. Heldutasun handia erakutsi dute. Aspaldi esan zuten erabaki nahi zutela, eta eztabaidak zaildu egin ditu. Mezu horrekin joango dira bozkatzera: «Erabaki nahi dugu, eta prest gaude».

Atzo emandako pausoarekin ere Generalitateak erakutsi du prest dagoela auzia azkenera arte eramateko, eta horrek guztiak jokoz kanpo uzten du Espainia. Jokoz kanpo, estatuaren eskemetan ez zuelako lekurik horrelako eztabaida bat benetan gizarteratzeak; jokoz kanpo, Konstituzioa eta legea bete behar direla beste argudiorik ez dutelako; jokoz kanpo, azken finean, norbaitek, Kataluniak, eurek euren buruari jartzen dizkioten mugak gainditu dituelako.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.