HIZPIDEAK

Eskubideen soka estutzen

Hollande, atzo, <em>Charles de Gaulle</em> hegazkinontzian.
Hollande, atzo, Charles de Gaulle hegazkinontzian. EFE

Amagoia Gurrutxaga Uranga -

2015eko urtarrilak 15
Astebete nahikoa izan dute batzuek adierazpen askatasuna, oinarrizko eskubideak, libertatea, berdintasuna eta haurridetasuna aldarera igo lehenik eta segidan zerrien askara botatzeko. «Terrorismoaren gorazarrea» leporatuta, 50etik gora lagunen aurkako ikerketa abiatua du Frantziako Justizia Ministerioak; eta islamisten haztegi bihurtua den Europako agintariak eskubide oinarrizkoak urratzeko prest agertu dira «segurtasunaren» izenean. Estatu Islamiko jaio berria pisua irabazten ari da egunetik egunera; baketu nahi omen ziren Afganistan, Irak, Libia, Siria... gerra gune etengabe bihurtuak dira; eta bide beretik segitu behar dela errepikatzen dute bateko eta besteko agintariek. François Hollande presidenteak, esaterako, Siriako «sarraskiak geldiarazteko» neurriak garaiz ez hartu izana leporatu dio nazioarteari, Charlie Hebdo-ren aurkako atentatua gertatu eta astebetera. Iraken «indartsuago» aritzeko prest agertu da, Charles de Gaulle hegazkinontziko karelean. Sirian txalotu izan dituen matxinoen ondoan borrokatutakoak arerio bihurtu zaizkio etxean. Yemengo Al-Qaedak hartu du bere gain atzo zortziko erasoa. Frantsesen %88k begi onez ikusi omen dute asteon erakutsitako jarrera.

Dorre Bikien aurkako atentatuen ondoren «terrorismoaren kontra» hauspotutako neurrien sokak herritarren eskubideak ito ditu batez ere. George W. Bush izeneko batek inauguratutako bideak irekita segitzen du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna