HIZPIDEAK

Eklipsea mihian

19. Korrikaren lekukoa, atzo, Baztanen.
19. Korrikaren lekukoa, atzo, Baztanen. JAGOBA MANTEROLA / ARP

Mikel P. Ansa -

2015eko martxoak 21

Sumatuz euskaldunak, ospetsu nahian, guretik deus ez duen hizkuntza mihian, sofritzen egoiten naiz horien erdian, gutaz ahalgetuta, nigarra begian». Xalbadorren bertso ezagunak Urepeletik Zalgizera eraman dezake entzulea: joan den ostegunean Urepeletik abiatu zen Korrikatik, uztailaren 26an eta agorrilaren 2an Zalgizen antzeztuko duten pastoralera. Euskahalduntzeko eskatzen du batak, euskal hiztunek duten botereaz jabetzeko. Euskararen ahalmen gabeziaz edo menpekotasunez ohartarazten du besteak, aurtengo pastoral horren testua frantsesez sortua izan baita osorik, eta gero zuberera itzulia.

Pierra Lhande pastorala Annick Coulon Renaudek idatzi du. Aita Lhanderi buruzko pastoral bat idazteko pertsona egokia izango da, eta testuak izango du bere balioa, dudarik ez dena. Baina euskaraz antzeztekoa den saio bat frantsesez idatzi (eta enkargatu) izanak balio sinboliko handia duela ezin da ukatu, pastoralaren egileen eta idazlearen intentzioak zalantzan jarri gabe ere. Intentzio txarrik gabeko mendekotasun baten iruditzat har bailiteke.

Mezu kontraesanezkoa, kilometro gutxiren barruan, Urepeletik Zalgizera. Atzo eguzkia ezkutatu zuen ilargiak, eta Korrikak lasterka jarraitu zuen halere. Eklipseen azpian ere, bada argia oraino. Baina nola ahaldunduko dira euskaldunak, euskarak antzezlanetarako hizkuntza bai, baina lanerako hizkuntza gisa baliorik ez duen bitartean? Eta zenbat Korrika egin beharko ote diren oraindik, «nigarra begian» guztiz sikatu arte?

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Emakume bat, atzo, Iruñeko Estafeta kalean. ©VILLAR LOPEZ / EFE

Nafarroako Gobernua maskararen nahitaezko erabilera aztertzen ari da

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Azken egunotako kutsatuen gorakadak kezka eragin du, eta maskaren erabilerari buruzko arauak berriz aztertuko ditu aste honetan. Eskoriatzan, hilik aurkitu dute positibo eman zuen gizonezko bat

Azken zenbaketan 33 positibo atzeman dituzte, 11 Bilbon

Azken zenbaketan 33 positibo atzeman dituzte, 11 Bilbon

Arantxa Iraola

Bizkaiko hiriburuan gaitzaren oldarraldi bat dagoenik esateko motiborik ez dagoela adierazi dute, baina ikertzen ari dira

Bi langile Donostian desinfekzio lanak egiten. ©Jagoba Manterola, Foku

Donostiako Etxadi kiroldegia itxi egin dute, langile batek positibo eman baitu

Berria

Donostia Kirola Eusko Jaurlaritzako Osasun sailarekin ari da hartu beharreko neurriak zehazten. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna