Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Etsaia, etxean

Publizitatea

Iritzia

HIZPIDEAK

Etsaia, etxean

 
Argazkia: PRESIDENTAL PRESS OFFICE HANDOUT / EFE

2017-07-16 / Mikel P. Ansa

Estatuburuek ez dituzte egunero argitaratzen gutunak prentsan , baina hori egin du Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidente ahalguztidunak: The Guardian-en argitaratu du iritzi artikulu bat, estatu kolpea gertatu zenetik urtebetera. Funtsean, bere burua demokrata gisa aurkezteko eta azkeneko urte honetan erabili duen errepresio gupidagabea esplikatzeko erabili du aukera. Ez du aukera galdu «Mendebaldeko lagunei» aurpegira esateko ez dutela piperrik ere ulertu Turkian zer jazo den. Eta duela urtebete sentitu zuen sumina ere agertu zaio bizi-bizi. Estatu kolpea gertatu zenean, AEBek ez zuten oso azkar erreakzionatu. Belarri guztiak zain zeuden, Obamak zer esango, baina kostatu zitzaion. Estatu kolpea gaitzetsi, bai, gaitzetsi zuen, baina azkenetakoa izan zen, eta Erdoganek memoria ona dauka: horregatik «Mendebaldeko lagunak» ironiko hori. «Hipokritak» izatea eta «bi neurriko estandarrak» erabiltzea leporatu die. Ez dago barkatzeko, beraz. Bitartean, eztarrian trabatuta zeukana askatzeko balio izan dio estatu kolpeak Erdogani: sistema presidentzialista ezarri ezinik baitzebilen, urtebete geroago, ezartzea lortu du. Eta, bide batez, 50.000 lagun atxilotu, eta 170.000 beren karguetatik bota. PKK kurduak 50.000 pertsona hil dituen aitzakiarekin, Fethulah Guleni estatu kolpearen errua leporatu, eta parean jarri zaizkion guztiak bide erditik apartatu ditu. Atxilotu nahi izan dituen horietako batek, Kemal Kilicdaroglu CHP oposizioko alderdiko buruak The Guardian-en bertan zabaldu du zalantza: estatu kolpea saiatu zuten, eta gaur kartzelan dauden jeneraletako batzuk AKP Erdoganen alderdiak berak igo omen zituen karguz.

Itxura du egoera kontrolpean duela Erdoganek, baina argi, halere: 200.000 pertsonaren baino gehiagoren kontra errepresioa erabili duen herrialde batek etsaiak etxean sortzeko haziak ereiten dituelako, eta apirileko erreferendumak herrialdea bitan zatitu zuelako.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak