HIZPIDEAK

Erantzun praktikoak

Lasarte-Oriako kanpainaren amaiera, atzo.
Lasarte-Oriako kanpainaren amaiera, atzo. GORKA RUBIO / ARP

Ainhoa Oiartzabal Azketa -

2016ko abenduak 4

A raba, Bizkai eta Gipuzkoako instituzioek Zer egin dezaket nik euskararen alde? galderapean ospatu zituzten atzo Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak. Goiburu bera zuen adierazpena erakunde guztiek izenpetu dute, eta hainbat eragilek eman diote babesa. Besteak beste, Eusko Legebiltzarreko alderdiek. Hala, alderdi horietako gazteek ere hartu zuten hitza atzokoan: EGIk, Gazte Abertzaleek, Gazteok Ahal Dugu-k eta Eraiki-k agiri bat argitaratu zuten. Besteak beste, ondokoa esateko: «[...] hartu beharreko konpromiso politikoek instituzio eta gizarte mailakoak beharko dute izan». Zehaztu zutenez, Espainia eta Frantziako «ukazioei aurre egiteko», eta euskalgintzarekin elkarlanean jarduteko.

Elkarlanean lan egin, adostasunak bilatu, batasuna bultzatu... atzo bezalako egunetan errepikatzen diren esaldiak dira. Baina bada garaia borondate orokor horien jiran galdera zehatzak egiteko eta erantzun baliagarriak bilatzeko. Esate baterako, zergatik jarri behar dugun ados, zertan gauden ados, zeri deitzen diogun elkarlana. Lasarte-Orian (Gipuzkoa) aspaldi egin zituzten galdera horiek, eta hona hemen emaitza: Baietz 40 egun euskaraz! kanpainaren ondotik, 25 puntu igo da euskararen erabilera herrian. Lortu dutenari eusteko erantzun baliagarrien bila hasiko ziren honezkero.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Txagorritxuko erietxean, COVIDaren test serologikoak aztertzen. ©G. RUBIO / FOKU

Eritasunari buruzko lezio berrikusia

Arantxa Iraola

Asko falta da oraino, baina COVID-19aren inguruko ezagutzak egunero ari dira argitzen, osatzen; ondorioz, izurriaren hasieran gaitzaz esan ziren hainbat gauza zahartuta eta atzeratuta geratu dira guztiz. Etengabeko berrikusketa eskatzen du gai honek.

Langile bat, Garesen, piperra biltzen iaz. ©Jesus Diges / efe

Nafarroan, PCR probak egingo dizkiete sasoikako langileei

Joxerra Senar

Abuztutik urrira bitartean, ardorako mahats bilketan edo bestelako barazki eta fruituen uzta bilketarako Nafarroaz kanpotik etorriko diren langileei probak egingo dizkiete, etan positibo emanez gero, konfinamenduan lagunduko die gobernuak.

Basurtun, PCR probak egiten ©Javier Zorrila / efe

300 positibotik gora Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian eta Araban gorakada nabarmenak izan dira.

Pentsionisten elkarretaratzea Bilboko Justizia Jauregian. ©Aritz Loiola

Pentsiodunek pandemiako testigantzen txosten bat aurkeztuko diote EAEko Fiskaltzari

Maialen Arteaga

Irailaren 7an bilduko dira fiskalarekin pandemiako testigantzak eta datuak biltzen dituen txostena helarazteko

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna