Albistea entzun

HIZPIDEAK

Begiratu baino zerbait gehiago

Donostian boto kutxak jarri ziren, elkartasunez.
Donostian boto kutxak jarri ziren, elkartasunez. J.H. / EFE

Gurutze Izagirre -

2014ko azaroak 11 - gizagirre@berria.eus

Kataluniarren azken indar erakustaldiari begiratu baino zerbait gehiago egin zaio Euskal Herritik; bi planotan: plano politikoan eta herritarren planoan. Kataluniarren kemena miretsi eta haiekin batera hunkitzeaz gain, babesa emateko aukera eskaini orduko, erantzuna borobila izan da. Gure Esku Dago-k eman zuen aukera larunbatean Donostiako Zurriolan. 5.000 lagun biltzea zen helburua eta 10.000 lagun batu ziren. Behobia-Donostia lasterketa ere, hein batean, antolatu gabeko babes erakustaldia izan zen.

Plano politikoan ordezkaritza zabala joan da Euskal Herritik Kataluniara, azkeneko Diadetan gertatu den bezala, baina, oraingo honetan, argazki bateratu bat lortu nahi izan dute. Bartzelonan jarri zuten hitzordua EAJko Joseba Egibarrek, Sortuko Pernando Barrenak, Aralarreko Inaki Irazabalbeitiak eta EAko Rafa Larreinak, besteak beste. Argazki bateratua bilatu zuten, halaber, Iruñean: Bilduko Bakartxo Ruiz eta Geroa Baiko Uxue Barkos pankarta beraren atzean elkartu baitziren, beste dozenaka lagunekin batera. Zoriondu dute Katalunia, baita Urkullu lehendakariak ere. Erkorekak ere hartu du hitza Jaurlaritzaren izenean. Zoriontzeaz gain, nork bere eredua bilatu behar duela, eta horretan ari direla gehitu du. Urrats sendoa egin zuen igandean Kataluniak, eta Euskal Herriak begiratu baino zerbait gehiago egin zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - Berria Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldea egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuriñe Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley
Ondoeza

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...