Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika PROPOSAMENA

Publizitatea

Politika

PROPOSAMENA

 

2017-02-17 / Berria

Eusko Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin, EAJrekin, EH Bildurekin, Ahal Dugu-rekin, Geroa Bairekin, PSE eta PSNrekin, Ezker Anitzarekin eta Ezkerrarekin, eta eragile sozial ugarirekin egin ditu bilerak Foro Sozial Iraunkorrak. ETAren ordezkari David Plarekin ere eskatu zuten bilkura, baina ukatu egin zieten —Frantzian dute preso—. Ondorengoak proposatu dituzte txostenean:

Aurrera jarraitzeko irizpideak

Biztanleriarekiko segurtasuna. ETAren armategien suntsitze prozesua «berme osoz» egin behar da, horiek «beste batzuen eskuetan» eror ez daitezen: «Kontrol handia eskatzen du».

Gardentasuna. «Ahalik eta gardentasun handiena» behar da, «segurtasun neurriak» beharrezko badira ere. «Alferreko luzamendurik gabekoa» izan behar da bidea.

Ingurune ziurra inplikatuentzat. «Ez da munduan armagabetze prozesurik egin tartean dauden pertsonak edo laguntzaileak atxilotzeko arriskuan egonik».

Eragileen zilegitasuna. «Aldeek adostutako agindu argiak» behar dira. Nazioarteko Egiaztatze Batzordeaz ari dira puntu horretan.

Kaltetuen borondatea. ETAri buruz: «Borondatezko izaerak ematen dio sendotasuna prozesuari».

Begiralegoa. Nazioarteko eragileen parte hartzeak era horretako prozesuak «errazten dituzte».

Gizarte zibilaren parte hartzea. «Garrantzi handiko» auzia dela kontuan izanda, gizartearen parte hartzeak «erabateko balioa» du.

Proposamen zehatzak

Espainiari eta Frantziari deia. Armen suntsitze prozesua «laguntzeko, edo, gutxienez, ez oztopatzeko» deia egin diete estatuei.

Egiaztatze mekanismoak. Prozesuak «egiaztatze batzorde bat eskatzen du, Nazioarteko Egiaztatze Batzordean oinarrituta, eta euskal erakundeen, jendarte zibilaren eta nazioarteko komunitatearen sostengua izango duena».

Segurtasuna euskal gizarteari, tartean sartzen diren estatuei eta nazioarteko komunitateari. EAEko eta Nafarroako legebiltzarren eta NEBen arteko «lotura mekanismoak» behar dira. Iparraldeko hautetsiekin ere batzorde bat osatu behar da. Gainera, «antzeko mekanismoak» ezarri behar dira Jaurlaritzatik eta Nafarroako Gobernutik. Horien eta gizarteko eragileen arteko bilguneak behar dira, eta nazioarteko eta Europako erakundeei horren berri eman behar zaie.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea